2008/01/06
2007a bukatuta, atzera begiratuko dugu, zientziak urte horretan emandakoaren laburpentxo bat egiteko.
2008/01/06
Vita Aidelos enpresa bisitatuko dugu. Enpresa horrek biologia ikasteko kit batzuk egiten ditu. DNA, proteinak, lipidoak, gluzidoak eta abar: dena ikasleen eskura.
2007/12/26
Basqueersearch web guneko IRATI KORTABITARTEk ardoa ekarriko digu, eta, edaten dugun bitartean, ardoaren kolorearen sekretuak zein diren azalduko digu.
2007/12/26
Pentsatu dezake makina batek? Adimena izan dezake? Informatikariek baietz esaten dute; izan ere, ordenagailu batzuen lanak adimena eskatzen du. Eta gu, gizakiok, adimen hori sortzeko gai izan gara.
2007/12/16
Esklerosi anizkoitzari buruz hitz egingo dugu gaur. Neuronak estaltzen eta babesten dituen mielina konposatuaren galerak sortzen du, eta ez du sendabiderik. Gaixotasun hori epidemiologiaren ikuspuntutik aztertuko dugu.