Elhuyar zientziaren komunikazioa

Zientzia blogak

Ezjakintasunaren kartografia #118

2016/06/12

Zientzia Kaiera

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Laborategietako saguak ez diren saguen eskutik etorriko da agian immunologia alorrean izango den hurrengo iraultza. Sergio Laínezek diosku Dirty mice are the next revolution in immunology research artikuluan. Jesús Zamorak landareen neurobiologiari buruzko artikulu-sorta hasi ...

Zientzialari (52) – Iñigo Azua: “Planetako izaki bizidun ugariena duela 25 urte ezagutu genuen”

2016/06/10

Zientzia Kaiera

Pelagibacter ubique gure planetako izaki bizidunik ugariena da. Hala ere, itsasoan bizi den bakterio hau ezezaguna zen guretzat duela 25 urte arte. Itsasoa planetako ekosistemarik handiena da, eta birus, bakterio zein protozoo ugari bizi dira bertan, baina oraindik ez daukagu informazio gehiegirik haiei buruz. Aste honetako elkarrizketan itsasontzi batera igo ...

Txerri-kortako zorua

2016/06/10

Zientzia Kaiera

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza ———————————————————————————————————– Lau hankako animalia gehienek ez dute bero gehiegi galtzen eroapenaz. Zorua ukitzen duten gorputzaren atalak oso txikiak izaten dira, edo hobeto esan, gorputzaren azalera osoaren zati txikia izan ohi dira. Baina bada salbuespen bat, etzanda egoteari dagokiona hain zuzen. Etzanda gaudela, ugaztun ...

Etxetxorien lumajea

2016/06/09

Zientzia Kaiera

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza ———————————————————————————————————– Orain azalduko dugunak zerikusi handia du balearen istorioarekin, hasiera batean horrela ez dirudien arren. Isolatzeaz arituko gara kapitulu honetan ere, baina bestelako isolatze-moduaz jardungo dugu. Batzuetan, etxetxoriek oso potolo dirudite; egia esan, tenis pilota hankadunak ematen dute. Baina itxura da, ez besterik ...

Ez dago Atlantidarik Grezian

2016/06/08

Zientzia Kaiera

Amaia Portugal Zante irlatik gertu aurkitutako arrasto batzuk hondoratutako antzinako zibilizazio batenak ote ziren aztertzen aritu da ikerketa talde bat. Ez da hala. Topatutako piezek zementuzkoak badirudite ere, duela bost milioi urte gertatutako fenomeno geologiko natural baten emaitza dira. Altxor bilatzaile zenbaiten ametsak zapuztu ditu Ingalaterrako eta Greziako ikerketa talde ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia