Zientzia blogak

Libe Solagaistua: “Ibai ekosistemetan inpaktua arin detektatzeko tresna lortu nahi dut”

2016/05/24 Alagala euskera taldea Libe Solagaistua Zabala UPV/EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko ikertzailea da. Biologian lizentziatu ondoren, Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Unibertsitate Masterra egin zuen. Masterra bukatu eta “Estres seinale goiztiarrak eta ekosistemen funtzioen arteko erlazioa ibaietan” doktorego-tesia egiten ari da egun. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia ...
On Zientzia: Zientzia ederra da

2016/05/24 Marie Curie (1867 – 1934): “Zientziak edertasun handia duela uste dut. Laborategian diharduen zientzialaria ez da teknikari soila. Zientzialaria naturaren fenomenoen aurrean dagoen haurra da eta, maitagarrien ipuin bat entzuten duen umea bezala, hunkitu egiten da”. ederra da from ON ZIENTZIA on Vimeo. Sarri askotan edertasunaren kontzeptua irudi paregabeekin bateratzen da ...
Erreakzio kimiko baten bitarteko substantziak bistaratzen

2016/05/24 Luzaroan, kimikarien helburuetako bat izan da eraldaketa kimiko konplexuak gertatzean molekulen egiturak nola aldatzen diren zuzenean ikustea eta haien segimendua egin ahal izatea. Oso zaila da erreakzio-bitartekoak —erreakzio batean, produktuak lortu baino lehen, etapa guztietan sortzen diren substantzia oso ezegonkorrak— identifikatzea eta karakterizatzea, oso bizitza laburra baitute. Bitarteko espezie horien ...
Irakurgai gomendatuak (VII): Darwin geurean

2016/05/24 Gaurkoan liburu batekin nator. Kepa Altonagak idatzi zuen Darwin geurean (Pamiela, 2010). Errez eta arin irakurtzen diren 120 orri, pasadizo eta gogoeta interesgarriz josia. Ez zara zertan eboluzioan aditua behar izan liburu hau jarraitzeko eta nola gure hizkuntza uzkurtu zuten darwinismoari (darbinkeri, harrapazank!) ateak ixteko. Benetan gomendagarria. Eta dudaren bat ...
Asteon zientzia begi-bistan #107

2016/05/22 Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria. Genetika Errumaniako kobazulo batean (Pestera Murieii) aurkitutako gizakien azterketa genetiko berriek erakutsi dute Eurasiara zabaldu bitartean, Paleolitoko populazio batzuek Afrikara atzera-buelta egin zutela. Hortzetako genoma mitokondriala begiratuz, gaur egun Afrika ...
Ezjakintasunaren kartografia #115

2016/05/22 Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Odol deribatuen biltegi bat kudeatzea ez da gauza erraza. Zeregin hori ahal den ondoen egiteko oinarrizkoa da matematika. Mikel Lezaunek ematen dizkigu soluzioak: Optimising production and stock management for blood platelet concentrates. Errentagarria al da ...
Zientzialari (51) – Ainara Castellanos: “Glutenik gabeko dietak ez dakarkie onurarik zeliakoak ez direnei”

2016/05/20 Azkenaldian modan jarri da glutenik gabeko dieta eta zeliakoak ez direnek ere jarraitzen dute, baina ba al du zentzurik horrek? Zer da gaixotasun zeliakoa, nola sortzen da eta zenbat jendek pairatzen du? Gaurko elkarrizketan UPV/EHUko Ainara Castellanos ikertzailearekin aritu gara gai honetaz gehiago jakiteko.  ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez ...
Kaosaz

2016/05/19 Natura konplexua da. Natura ulertzen saiatzen diren zientzialariek, sarri asko, sinplifikatu eta biribildu egin behar izaten dute, fenomenoen arteko erregulartasunak aurkitu eta natura bera matematikoki deskribatu ahal izateko. XX. mende bukaeran, alor berri bat agertu zen fisikaren barruan, konplexutasun hori eta ekuazio ez-linealak aztertzeko xedearekin: kaosaren teoria. Hainbat zientzialarik eta ...
Zergatik zahartzen diren aparailuak

2016/05/18 Maria José Moreno Orain egun batzuk, hainbat lankiderekin aritu nintzen jendeari “zaharkitze programatua” delako kontzeptua azaltzeko aukerez. Irrati-saio espezializatugabeaz ari ginen, eta mundu guztiak ulertzea genuen helburu. Ni egoskor nengoen “esateko beste erarik ez dago, ez dago eta ez dago, eta gainera, mundu guztiak ulertuko du termino hau erabilita”. Eztabaida ...
Klonazioa modan berriro ere?

2016/05/18 Asier Fullaondo Duela hainbat urte galdu du klonazioaren ikerketak bereziki hedabideetan zuen xarma. Aspaldian desagertu dira klonazio esperimentuak egunkarien orrietatik. Uztailean hogei urte beteko dira Dolly ardia klonatu zenetik. Garai hartan ikertzaile talde askok eta askok klonazio lasterketari ekin zioten, animalia mota guztiak klona zitezkeela frogatzeko. Eta telebista eta egunkarietan ...
e-Berritu edo hil

2016/05/18 Arantxa Arzamendi Mundu digitalak erabat harrapatuak bizi gara. Gaur egun oso lanbide gutxi dira eremu digitaletik kanpo daudenak eta eremu horretan aurrera egiteko lidergo mota berriak sortzen ari dira. Liburu honetan Silvia Leal (1971) adituak dio profesionalki aurrera egiteko lidergo digitala ezinbestekoa dela. e-Renovarse o morir liburuak helburu bikoitza du ...
Zientzia jalgi hadi plazara (3): Etika zientifikoa

2016/05/18 Zientzia metodo zientifikoan oinarritzen den oro dela esan ohi dugu, jakintza-arloen artean  egiten diren  banaketa artifizialei (eta mingarriei) aurre egiteko. Egia esan, oso astunak gara metodo zientifikoarekin, mantra bat dirudi, baina zientzia, zientziagintza, zuzen funtzionatzeko oinarrizko araua besterik ez da. Zientziagintzan aritzeko minimo etikoa. Nahiko sinplea da kontua: behaketak egin ...
Irakurgai gomendatuak (VI): Bakterio petroliojaleak

2016/05/17 Ana Galarragak Elhuyar Aldizkarian azaldu digu Petrolioa desegiten duten hainbat bakterioren genomak deskodetu dituztela.
2016ko 19. asteko serieak

2016/05/16 Denboraldia bukatzen doa eta serie batzuei betirako agur esan ere. Hemen asteak emandakoa. Madam Secretary – 02×23 – Vartius Denboraldi bukaera. Bi gauza nagusi egin dituzte: denboraldiko kontu zahar batekin bukatu eta hurrengo denboraldirako trama nagusia aurkeztu. Bai, errusiarra bizirik zegoen eta McCord doktorearen onerako berreskuratu dute. Horrekin ibili dira batetik ...
Telerrehabilitazioa, etxean errehabilitatzeko nahierara

2016/05/16 KiReS, Kinect Rehabilitation System, izeneko sistema berritzaile bat diseinatu eta garatu du UPV/EHUko David Antón ingeniari informatiko eta ikertzaileak. Sistema honetan ariketa berriak sar baitaitezke oso erraz eta horrez gain, ariketen ebaluazioa egiteko gai da ere algoritmo bati esker. Errehabilitazio-sistema honek gaur egungo telerrehabilitazio-sistemek dituzten mugak gainditzeko eta ezaugarri ...