Zientzia blogak

#ZientziazaleTopa-ri buruz ideia batzuk

2016/07/13 Atzo eta herenegun UEUko egoitzan, Eibarreko Markeskoa jauregi dotorean, bildu ginen zientziaren dibulgazioaz aritzeko, “Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak” izeneko udako ikastaroan. Kronika bat baino (hori profesionalentzat usten dut) harrapatu nituen ideia batzuk ekarri nahiko nituzke. Lotsatiak gara. Ikertzaileok lotsatiak garela hainbatetan aitortu genuen. Paperean idazten eroso gaude baina ...
Isatsa, lehorreko lehen animalien makulua

2016/07/13 Amaia Portugal Buztana oso baliagarria izan zitzaien itsasotik lurrera igaro ziren aurreneko espezieei, lokatz eta hondar artean ez hondoratzeko eta maldetan gora egiteko. Hori ondorioztatu dute AEBtako ikertzaile batzuek, gaur egungo arrain urlehortarrak nola mugitzen diren aztertuta. Arrain mota horren ezaugarri bertsuak dituen robot bat ere garatu dute. Lehorreko lehen ...
Zergatik ditu zirkunferentziak 360 gradu?

2016/07/12 Estitxu Txurruka eta Jesus Mari Txurruka Duela bost hilabete eskas argitaratu zen Science aldizkari ezaguneko 2016ko urtarrilaren 29ko alea. Aldizkariko azalean ikus daiteke duela 2000-2400 urte inguru idatzitako buztinezko taulatxo babiloniarra. Bertan, idazkera kuneiformea erabiliz Jupiter planetak zeruan duen kokapena nola ezagut daitekeen deskribatzen da. Mathieu Ossendrijver izeneko Berlingo Humboldt ...
40.000 proteinaren informazioa minutu bakarrean

2016/07/11 Minbiziarekin lotutako mutazioen efektua aurreikusteko software bioinformatikoa sortu du UPV/EHUko diziplinarteko talde batek. Softwarea minutu bakarrean 40.000 proteina aztertzeko gai da eta, besteak beste, minbizia bezalako gaixotasunak eragin ditzaketen proteina mutazioak aztertzeko aukera ematen du. Biologiak eta informatikak bat egin dute minbizian eragin ditzaketen proteina mutazioak aztertzen dituen ...
2016ko 27. asteko serieak

2016/07/10 Aste honetan serie hutxi izan dtugu. Hona laburpena. Ray Donovan – 04×02 – Marisol Ba boxeolariaren eta bere arrebaren kontu horrekin jarraitu dute, gora eta behera, Rayri sortzen dizkion arazoekin uztartuta. Baita Micky itzultzearen ondorioekin ibili dira, baina arin kendu dute gainetik. Baita ere beste bi anaien kontu batzuekin ibili dira ...
Asteon zientzia begi-bistan #114

2016/07/10 Uxue Razkin Astronomia eta astrofisika Juno zunda iritsi da Jupiterrera. Planetaren sorrera eta bilakaera aztertzea da bidaia honen helburua: osaera, atmosfera eta magnetosfera ikertuko dute datozen hilabeteetan. Orain arte, Jupiterrera egin diren misioetan zundek energia nuklearra erabili dute. Junok, ordea, eguzki-plakak daramatza bere hiru besoetan. Babes berezia jarri diote zundari ...
Ezjakintasunaren kartografia #122

2016/07/09 Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Ama zelulen ikerketaren arloa gorantza joan da 2006an ama zelula pluripotenteak lortzeko metodoa deskubritu zenetik. Zelula ama pluripotente hauek zelula somatiko helduetatik lortu ziren. Hala ere, badaude zelula mota batzuk non erreprogramazioa ez doa espero ...
Zientzialari (54) – Txelo Ruiz: “Robot kolaboratiboek pertsonen sentimenduak irakurtzeko ahalmena izango dute”

2016/07/08 Zer da robotika kolaboratiboa? Non aurki ditzakegu robot kolaboratiboak? Txelo Ruiz RSAIT taldeko ikertzaileak (UPV/EHU) robotek gure gizartean izan duten, duten eta izango duten eginkizunen berri eman digu. Bere esanetan, geroz eta arruntagoa izango da hauekin topo egitea eta gizarteko hainbat sektoreetan gainera. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren ...
Hartzek ez hibernatzearen zergatia

2016/07/07 Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza ———————————————————————————————————– Groundhog day (“Marmotaren eguna”) filma 1993an lehen aldiz eman ondoren, Phil marmota ezaguna egin zen gure artean. Punxsutawney herrian eguraldia aurreikusteko erabiltzen dute marmota hori. Urtero, otsailaren bian, festa bat ospatzen da Punxsutawney-en, egun horretan Phil bere habiatik irteten baita. Eguna eguzkitsua ...
Zientzia jalgi hadi plazara (eta 8): Bidebieta alternatiba

2016/07/06 Bidebieta Basaurin dugun auzo bat da. Bertan Bilbotik Urduñara eta Donostiara zihoazen bideak banatzen ziren, edo bat egiten zuten, noranzkoaren arabera. Niri bideen eta ikuspegien metafora hau aproposa eta egokia iruditzen zait, nire ikuspuntua partekatu ostean eta kontakizun berri baten beharra dagoela adierazi ostean, zientziagintzari proposamen hau egiteko eta izendatzeko ...
Teleskopiorik handiena, seinalerik txikienak topatzeko

2016/07/06 Amaia Portugal Bukatu da Txinako FAST irrati teleskopioaren eraikuntza, eta iraila bukatzerako martxan egotea espero da. Bostehun metroko irekidura duenez, munduan dagoen mota honetako gailu handiena da orain. Ikertzaileek espero dute milaka pulsar aurkitzen lagunduko diela, eta beste planeta edo galaxia batzuetan bizitza bilatzen ere ahaleginduko dira, haren bitartez. FAST ...
Irakugai gomendatuak (XI): Sinestesia

2016/07/05 Ekaineko zenbakian, Ana Galarragaren eskutik, Elhuyar Aldizkarian sinestesiari buruzko erreportajea dugu, benetan ikusgarria (oinarri genetikoa duen) fenomeno hau. Eta paperean askoz ere politagoa gelditzen da, harpidetu!
Meatzaritza espaziala

2016/07/05 Naiara Barrado eta Itziar Garate Meatzaritza espaziala asteroideetan dauden mineralak ustiatzean datza. Eta nondik datorkigu asteroideak ustiatzearen ideia? Ziurrenik liburu batetik, John S. Lewisek, Arizonako Unibertsitateko planeta-zientzia irakasleak, idatzitako Mining the Sky (1997) liburutik hain zuzen. Bertan, Lewisek proposatzen du Lurretik gertu igarotzen diren asteroideetara joan gintezkeela bertako mineralak eta ...
Denboraren gezia

2016/07/04 David Brizuela Antzinako zibilizazio gehienen aburuz, denbora ziklikoa da. Mito asko aurki daitezke historian zehar munduaren amaiera iragartzen dutenak, eta amaieraren ondoren birsortuko dela aurresaten dutenak, ziklo berri bati hasiera emateko. Ziklo haiek infinituraino errepikatuko lirateke behin eta berriro. Greziar filosofo askok ideia hau muturreraino eraman zuten betiereko itzultzea proposatuz ...
Transgenikoak, aukera galdua

2016/07/04 Orain dela pare bat hilabete tailer batean onartu nuen ez nuela inoiz transgenikoei buruz publikoki hitz egiten. Genetikan polemika gehien sortzen duen gaia izanda ere, nire iritziak izan ditzakeen ondorioak zirela eta nirekin haserretu zitekeenak zirela, ez nuela esaten uste nuena. Baina ehun Nobelen berria niretzat gehiegi izan da eta ...