Udaberri isila

Udaberri isila

Silent Spring

Rachel Carson
Klasikoak (2008)
ISBN: 84-96455-21-1
Neurriak: 22,5 x 14,7 cm
Orrialdeak: 317 orr.

Ekologiari buruzko literaturaren barruan, liburu klasikoa da hau. 1962an argitaratu zen, ingurumenaren aldeko ideiak oso zabalduta ez zeuden garai batean. Gizakiak naturan zer eragin duen aztertzen du liburuak, eta DDTari eta beste toxina batzuei buruz egiten duen gogoetarengatik egin zen ezaguna. Lehen esalditik harrapatzen du irakurlea ingurumenaren aldeko gogoeta horretan: “Bazen behin hiri bat, Amerikaren bihotzean, non bizitza inguruarekin harmonian igarotzen zela baitzirudien”. Orain, Rachel Carsonen liburu klasikoa euskaraz irakurtzeko aukera dago.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia