Elhuyar zientziaren komunikazioa

Mi familia y otros animales

Mi familia y otros animales

My Family and Other Animals

Gerald Durrell
Alianza Editorial (2002)
ISBN: 84-206-3335-6
Neurriak: 17,4 x 11,0 cm
Orrialdeak:

Bi arrazoirengatik da Gerald Durrell ospetsua. Lehenik, zoologikoa bat zabaldu zuelako desagertzeko arriskuan dauden espezieak jasotzeko, Jersey uharteko zoologikoa.

Bigarren arrazoia da nagusia: Durrell idazle trebea zen. Animaliekin egindako lana gaitzat hartuta, liburu-sorta ederra idatzi zuen. Liburu horietako edozein da ona kontserbazioari buruz irakurri nahi dutenentzat. Eta ez horientzat bakarrik, liburu askotan kontakizun autobiografikoak ere tartekatu baititu Durrellek.

Haren liburu ezagunena My Family and Other Animals da (gaztelaniazko argitalpenean, Mi familia y otros animales). Durrellen familiak Ingalaterra utzi zuen, eta bost urtez bizi izan zen Korfu uhartean, Grezian. Liburuak garai hartako oroitzapenak biltzen ditu, bederatzi urteko Gerald Durrell umearen ikuspuntutik. Hasieran, Korfun animaliekin izan zuen harremanari buruzkoa izan behar zuen liburuak. Baina “liburuaren lehen orrietan familia sartu nuen, eta hori akats handia izan zen” idatzi zuen Durrellek. “Paperaren gainean egonik, hurrengo kapituluak bereganatzen hasi ziren, eta, gainera, lagunak gonbidatu zituzten. Zailtasun handiak gaindituta, eta trebetasuna erabilita, animalientzako bakarrik izango ziren orri batzuk gordetzea lortu nuen”.

Biziaren zientziak, 2001/01/01

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia