La medición del mundo

La medición del mundo

Die Vermessung der Welt

Daniel Kehlmann
Maeva (2006)
ISBN: 84-96231-97-6
Neurriak: 24,8 x 17,5 cm
Orrialdeak: 220 orr.

Bi zientzialarik mundua neurtu nahi dute; zientzialari ospetsuak dira: Alexander von Humbolt naturazalea eta bidaiaria, alde batetik, eta Carl Friedrich Gauss matematikaria eta astronomoa, bestetik. Hasieran, ez zuten elkar ezagutzen; Humbolt Hego Amerikan ibili zen, eta Gaussek Alemanian garatu zuen lana. Baina zahartzaroan topo egin zuten kongresu batean. Daniel Kehlmann idazleak eleberri-formatua eman dio bi zientzialarien lanari buruzko liburu honi. Kontakizunean, azalpenak eta anekdota ezagun batzuk tartekatu ditu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia