Elhuyar zientziaren komunikazioa

Godel Escher Bach: un Eterno y Gracil Bucle

Godel Escher Bach: un Eterno y Gracil Bucle

Godel, Escher, Bach: an Eternal Golden Braid

Douglas R. Hofstadter
Tusquets editores (2007)
ISBN: 978-84-8383-024-6
Neurriak: 21,0x14,0 cm
Orrialdeak:

Liburu bat da, baina bat baino gehiago izan zitezkeen. Hiru gutxienez; lehenengoa matematikako dibulgazio-liburu trinko bat, besteak beste Kurt Gödel matematikari ospetsuaren lana aztertzen duena; bigarrena Maurits Cornelis Escher marrazkilariaren eta Johann Sebastian Bach musikariaren lanei buruzko liburu bat, Godelen lanarekin duten zerikusia aztertzen duena; eta, hirugarrena, fikzioaren bitartez aurreko guztia aztertzen duen ipuin-bilduma bat.

Hiruren zatiak azaldu daitezke kapitulu berean, betiere kapituluaren gaiari lotuta. Egitura hori posible da Gödelen, Escherren eta Bachen lanak antzekotasun handia dutelako, matematikaren ikuspuntutik.

Gödelek bi teorema formulatu zituen sistema baten osotasun-ezari buruz. Teorema horien arabera, sistema batek ezin du bere burua osorik barne hartu. Adierazpen konplexu hori azaltzeko, idazleak pixkanaka aztertzen ditu sistema formalak eta haien ezaugarriak, sistema hitzaren esanahia matematikako kontzeptua izan, marrazkia izan ala musika-konposizioa izan.

Fikzioaren zatian, Grezia klasikotik hartutako pertsonaia batzuk erabiltzen ditu; nagusiak Zenon Eleakoa filosofoaren argudioetan azaltzen diren Akiles eta Dortoka dira. Beste pertsonaia batzuekin batera, paradoxak eta proposizio matematikoak aztertzen dituzte esparru askotako ikuspuntuetatik. Hain zuzen ere, pertsonaia horien arteko elkarrizketak Bach-en obren antzera daude antolatuta. Joko matematikoak dira, musikaren inspirazioarekin joko literarioak bilakatuta.

Gödel, Escher, Bach liburua Douglas R. Hofstadter idazle estatubatuarraren obra ezagunena da. “Ia hogei urtez ibili nuen buruan liburu hau, forma eman nahian” dio idazleak hitzaurrean. 1979an argitaratu zuen, eta matematikaren dibulgazioan klasiko bat bilakatu da. 1980an, Pulitzer saria irabazi zuen.

Fisika, Kimika eta Matematika, Orokorrak, 2001/01/01

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia