El dilema del prisionero

El dilema del prisionero

Prisioner’s dilemma

William Poundstone
Alianza Editorial (1995)
ISBN: 84-206-0747-9
Neurriak: 18 x 11,8 cm
Orrialdeak: 443 orr.

Jokoen teoria da liburu honen gai nagusia. Eta, teoria aurkezteaz gain, teoriaren inguruko historia aztertzen du. Alde batetik, John von Neumann matematikari hungariarraren bizitza kontatzen du, hark egin baitzuen teoriaren lehen garapen garrantzitsua; bestetik, bonba atomikoaren inguruko kontuez hitz egiten du Poundstonek, bonbak eta arma nuklearren inguruko egoera politikoak eragin handia izan baitzuten jokoen teoria garatu zutenen pentsatzeko eran. Beraz, matematika eta historia uztartzen ditu liburu honek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia