Elhuyar zientziaren komunikazioa

Deconstruyendo a Darwin

Deconstruyendo a Darwin

Javier Sampedro
Crítica (2002)
ISBN: None
Neurriak: None
Orrialdeak: None
Duela 160 urte baino gehiago izan zuen Charles Darwinek mundua aldatu zuen ideia: espezieak aldatu egiten dira denborarekin. Eboluzioaren ideia azkar onartu zuten zientzialariek, eta, geroztik, asko aurreratu da esparru horren ikerketan. Javier Sampedro madrildarrak ikerketa horren nondik norakoak aztertu ditu liburu honetan, eta estilo bizi eta atseginez azaldu ditu, batez ere genetikaren ikuspuntutik.
Biziaren zientziak, 2001/01/01

Erantzunak

1

Asier Larrinaga 2001/01/01

Eboluzioa ez da Darwinen ideia. Darwinen ideia iraultzailea eboluzioa gertatzeko mekanismoa da: hautespen naturala. Liburuaren aipamenean esaten dena liburuaren edukiaren benetako isla bada, erabat "prescindiblea" da liburua.
2

Itziar Laka 2001/01/01

Nire ertiziz, dibulgazio liburu bikaina da hau, era bikain batean idatzia, Sampedrok ohi duen legez. Margulys-en ideiak oso argi azalduta daude, hala nola HOX geneei buruzko berriak. Azkeneko kapitulu biak, beste kontu batzuren artean giza-hizkuntzaren ingurukoak oso interesgarriak eta hausnarketa sortzaileak begitandu zaizkit.
3

Whatamen Mackoy 2001/01/01

Liburu benetan atsegina iruditu zait San Pedrorena, nahiz eta darwinista sutsuen kontrako postura oso erradikala duen eta biologoa izanik ezin dut hau guztiz onartu. Historian zehar Darwini eginiko goraipamenak justifikatuak direla uste dut baina ni ere San Pedrorekin ados nago Darwinismoaren zenbait dogma genetikak eskeinitako azken datuekin agian birplanteatuak izan beharko liratezkeela.Hau honela izanik, eboluzioan interesaturiko edozeini gomendatzen diot liburu hau, ordu gutxitan irakur daitekeelako bere idazkera azkarragatik eta agian erlijiotzat dugun Darwinismoa egi absolutua ez dela proposatzen baitu (eta dakigunez fundamentalismoak eta burugogorkeriak ez dira inoiz onak izan aurrerapenak sustatzeko)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia