Bi kulturak

Bi kulturak

Two cultures

C. P. Snow
Elhuyar Edizioak (2007)
ISBN:
Neurriak:
Orrialdeak:

“Bi Kulturak” Snow zientzialari ingelesaren hitzaldi baten izenburua da. Hitzaldia 1959an eman zuen, eta, arrakasta eta oihartzun handia izan zuenez, idatziz jaso zuten, eta liburu-formatuan argitaratu zuten. Iñaki Irazabalbeitia dibulgatzaileak euskaratu du liburu hori, eta hitzaurre luze bat idatzi du, Snowen ideiak gaurko gizartean ere indarrean daudela azaltzeko. Bi kulturak zientzialariena eta humanistena dira, eta, egilearen eta itzultzailearen arabera, haien arteko etena mendebaldeko gizartearen ezaugarri nabarmena da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia