Liburutegia

El dilema del prisionero

Elhuyar

2001/01/01

Jokoen teoria da liburu honen gai nagusia. Eta, teoria aurkezteaz gain, teoriaren inguruko historia aztertzen du. Alde batetik, John von Neumann matematikari hungariarraren bizitza kontatzen du, hark egin baitzuen teoriaren lehen garapen garrantzitsua; bestetik, bonba atomikoaren inguruko kontuez hitz egiten du Poundstonek, bonbak eta arma nuklearren inguruko egoera politikoak eragin ...

Los códigos secretos

Elhuyar

2001/01/01

Gerra-garaian, mezuak kodetu egin behar dira, etsaiak harrapatzen baditu uler ez ditzan. Eta, gerra-garaitik kanpo ere, nahitaezkoa da informazio sekretua behar bezala gordetzea, politikan, industrian, bai eta maila pertsonalean ere. Horregatik, jende askok egin du lan kode eraginkorrak garatzeko; eta beste askok kode horiek interpretatu ahal izateko. Liburu honek bi ...

Loroaren teorema

Elhuyar

2001/01/01

Matematikaren historian egindako bidaia bat proposatzen du Denis Guedj matematikari frantsesak liburu honetan. Matematikari ospetsuenak aurkezten ditu detektibe-ikerketa bat aitzakiatzat hartuta. Hainbat pertsonaiak parte hartzen dute istorioan, tartean Nofutur izeneko loroak. Arrakasta handiko liburua izan zen 1998an, lehen aldiz argitaratu zenean, eta, orain, euskaraz irakurtzeko aukera ere badago.

El Arco Iris de Feynman

Elhuyar

2001/01/01

Leonard Mlodinow fisikaria Caltech insitutu ospetsura iritsi da, eta ikertzen hasteko prest dago, baina oraindik ez du ikergairik aukeratu. Bere saileko fisikariei aholkua eskatzea aukera ona izan daiteke. Hain zuzen ere, ondoko bulegoetan Richard Feynman eta Murray Gell-Mann Nobel saridunak daude.

Garai hura kontatzen du Mlodinowek urte ...

Sagua, eulia eta gizakia

Elhuyar

2001/01/01

Francois Jacobek, liburu honen egileak, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1965ean, eta, beraz, biokimikaren arloa barrutik bizi izan duenaren ikuspuntua eskaintzen du liburuan. Jacobek genetikaren berrikuntzei buruz hitz egiten du, eta, horrekin batera, mundu modernoaren eta zientziaren arteko lotura aztertzen du. Liburua Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu du euskaraz, ZIO bildumaren ...

Antropologo bat Marten

Elhuyar

2001/01/01

Oliver Sacks neurologoak zazpi kasu klinikoren bitartez aztertzen ditu neurologian izan daitezkeen hainbat paradoxa. Liburua best-sellerra izan zen, eta, orain, ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) bilduman dago eskuragarri. Hain zuzen ere, bildumaren lehen liburua da.

Los inventores de enfermedades

Elhuyar

2001/01/01

Jendeari gaixorik dagoela sinistaraztea ez da kontu berria. Hainbat medikuren (eta petrikiloren) estrategia da gizartean duten estatusa indartzeko. Liburu honetan, Blechek esaten du gaur egun farmazia-industriak berak erabiltzen duela botiken salmentak handitzeko, eta, beraz, gaixotasun berriak asmatzera iritsi dela. Egileak gizaki osasuntsuaren ideia aldarrikatzen du.

Euklides. Elementuak

Elhuyar

2001/01/01

Liburu honek bi liburu biltzen ditu barnean. Lehenengoa Euklides matematikari grekoak idatzitako Elementuak liburuaren euskarazko itzulpena da. Klasiko bat. Azken batean, Euklides matematikariak asmatutako edo jasotako matematikako tratatuen bilduma da. Bigarren liburua, liburu klasikoaren egileari eta sorrerari buruzko dibulgazio-testua da.

Vanidad, vitalidad, virilidad

Elhuyar

2001/01/01

Kimikak presentzia handia du eguneroko bizimoduan. Presentzia eta eragina. Liburu honen helburua, hain zuzen ere, eguneroko bizimoduaren kimika aztertzea da, hainbat ikuspuntutatik batez ere. Banitatearen zatian kosmetikoen ikuspuntutik egiten du azterketa egileak, bizitasunaren zatian elikagaien kimikari buruz hitz egiten du, eta gizontasunarenean emankortasunaren arazoa tratatzen du. Gainera, ez ditu hiru ...

La Rebelión de las Formas

Elhuyar

2001/01/01

Harrigarria da zenbat forma geometriko errepikatzen diren naturan. Izan ere, forma gutxi batzuetan oinarritzen dira egitura asko. Baina zergatik? Hausnarketa horretatik abiatuta idatzi du Jorge Wagensberg-ek saiakera hau. Eta naturaren ezaugarri asko aztertzen ditu formen ikuspuntutik. Oso ikuspuntu bitxia eta emaitza entretenigarria.

¿Esta vd. de broma, Sr. Feynman?

Elhuyar

2001/01/01

Richard Feynman, oso pertsona azkarra izateaz gain, gizon xelebrea zen. 1965ean Fisikako Nobel saria jaso zuen; horrek zerikusia du azkarra izatearekin. Baina liburu honetan bildu zituen anekdotetan argi ikusten da oso pertsona berezia zela. Ez da biografia bat, ez behintzat biografia estandarra, baina gertakizunen bitartez azaltzen du bere biziaren zati ...

El bebé perfecto

Elhuyar

2001/01/01

Zientzialariek giza genoma osoa edo ia osoa deskodetu dute, eta horrek baliabide berriak eta tratamendu harrigarriak lortzeko itxaropena ekarri du genetikaren arloan. Genetikak gauza-piloa konpon eta alda ditzakeela iragarri dute, baina, agian, iragarpen gehienak hutsalak dira. Aukera izango dugu ume perfektua izateko? Eta gaixotasun genetiko guztiak garatu baino lehen tratatzeko?

Del hacha al chip

Elhuyar

2001/01/01

Zeinek kontrolatzen du jakintza? Zeinek erabakitzen du zer ikertu behar duen zientziak eta zeinek eskura ditzakeen ikerketa horren emaitzak? Boterea izan dutenak saiatu dira jakintza kontrolpean izaten. Eta ia beti lortu dute. Historian zehar, hainbat gertaerak aldatu dute kontrol hori egiteko modua eta beharra. Baina, historiaurreko gizakiaren aizkoratik gaurko txipera, ...

Deconstruyendo a Darwin

Elhuyar

2001/01/01 Duela 160 urte baino gehiago izan zuen Charles Darwinek mundua aldatu zuen ideia: espezieak aldatu egiten dira denborarekin. Eboluzioaren ideia azkar onartu zuten zientzialariek, eta, geroztik, asko aurreratu da esparru horren ikerketan. Javier Sampedro madrildarrak ikerketa horren nondik norakoak aztertu ditu liburu honetan, eta estilo bizi eta atseginez azaldu ditu, ...

Unibertsoaren hasierako hiru minutuak

Elhuyar

2001/01/01

Hasieran eztanda bat izan zen. Unibertsoaren sorrerari buruzko teoria onartuenak ados daude horretan, baina ez eztanda horretatik gaur egungo egoerara iristeko moduan. Liburu honek eredu estandarra aztertzen du, bilakaera hori azaltzen duen ereduetako bat. Eredu estandarraren arabera, astroak osatzen dituzten partikulak unibertsoaren lehen hiru minutuetan eratu ziren. Baina, zer gertatu ...