Liburutegia

Mi familia y otros animales

Elhuyar

2001/01/01

Bi arrazoirengatik da Gerald Durrell ospetsua. Lehenik, zoologikoa bat zabaldu zuelako desagertzeko arriskuan dauden espezieak jasotzeko, Jersey uharteko zoologikoa.

Bigarren arrazoia da nagusia: Durrell idazle trebea zen. Animaliekin egindako lana gaitzat hartuta, liburu-sorta ederra idatzi zuen. Liburu horietako edozein da ona kontserbazioari buruz irakurri nahi dutenentzat. Eta ...

Brontosaurus y la nalga del ministro

Elhuyar

2001/01/01

Goulden saiakera-bilduma bat da; idazleak istorio harrigarriak kontatzen dizkigu, zientziaren eta beste arloen arteko harremana gai gisa hartuta. Izenburuak, adibidez, erreferentzia egiten dio istorio harrigarri bati: Charles Darwin Espezieen Jatorria liburu ospetsua idazten hasi zen ministro bat ipurmasailean zauritzeari esker. Gouldek liburuan bildu zituenetako istorio bat da hori, baina beste ...

Godel Escher Bach: un Eterno y Gracil Bucle

Elhuyar

2001/01/01

Liburu bat da, baina bat baino gehiago izan zitezkeen. Hiru gutxienez; lehenengoa matematikako dibulgazio-liburu trinko bat, besteak beste Kurt Gödel matematikari ospetsuaren lana aztertzen duena; bigarrena Maurits Cornelis Escher marrazkilariaren eta Johann Sebastian Bach musikariaren lanei buruzko liburu bat, Godelen lanarekin duten zerikusia aztertzen duena; eta, hirugarrena, fikzioaren bitartez aurreko ...

Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika. Eztabaidarako gida

Elhuyar

2001/01/01

Ingurumen-gaiez ari garenean, politika beti dago tarteko, eta klima-aldaketaren auzia ez da salbuespena. Liburu honetan, saio argigarria egin dute Desslerrek eta Parsonek, klima-aldaketaren zientzia eta politika desberdintzeko eta ulertzeko. Lehenengoari buruzko ezagutza-maila zertan den azaltzen dute egileek, eta bigarrenean jarduteko proposamenak lantzen dituzte. Klima-aldaketari buruzko informazioa eta desinformazioa bereizi nahi ...

Misterios a la luz de la ciencia

Elhuyar

2001/01/01

Pentsamendu magikoa ez da kontu hutsal bat. Objektu hegalari ezezagunak, aintzira eta mendietako munstroak, tenporak eta homeopatia ez dira kalteberak. Horixe aldarrikatu zuten Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat zientzialarik “Misterios a la luz de la ciencia” jardunaldietan, eta horixe biltzen du liburu honek. Liburuaren lehenengo lau kapituluetan, banan-banan argitzen dituzte pentsamendu ...

Udaberri isila

Elhuyar

2001/01/01

Ekologiari buruzko literaturaren barruan, liburu klasikoa da hau. 1962an argitaratu zen, ingurumenaren aldeko ideiak oso zabalduta ez zeuden garai batean. Gizakiak naturan zer eragin duen aztertzen du liburuak, eta DDTari eta beste toxina batzuei buruz egiten duen gogoetarengatik egin zen ezaguna. Lehen esalditik harrapatzen du irakurlea ingurumenaren aldeko gogoeta horretan: ...

Biziaren sarea ehuntzen

Elhuyar

2001/01/01

2005eko CAF Elhuyar sarietan, liburua idazteko beka jaso zuen egileak. Liburu hau, lan horren emaitza da. Idazlearen iritziz, eta zenbait zientzialariren postulatuei so eginez, XXI. mendea sareen mendea izango da, eta natura sareen zientziaren bidez aztertzeak aurrerapauso nabarmenak ematea ahalbidetuko dio gizakiari. Horrenbestez, liburuaren helburuak dira ideia horren inguruko eztabaida ...

Una breve historia de casi todo

Elhuyar

2001/01/01

Bryson idazle ospetsua da, baina ez zientzia-dibulgazioaren arloan, baizik eta bidaietako liburu arrakastatsuak idatzi dituelako. Liburu hau zientziaz idazten duen lehena da. Abiapuntua Brysonek berak betidanik izan dituen zientziari buruzko galderen multzoa da. Galdera horiei erantzuteko, ohiko dibulgazio-liburuen estilotik urrundu, eta oso hizkera apalean landu zuen testua. 2004an, liburuak Aventis ...

Bi kulturak

Elhuyar

2001/01/01

“Bi Kulturak” Snow zientzialari ingelesaren hitzaldi baten izenburua da. Hitzaldia 1959an eman zuen, eta, arrakasta eta oihartzun handia izan zuenez, idatziz jaso zuten, eta liburu-formatuan argitaratu zuten. Iñaki Irazabalbeitia dibulgatzaileak euskaratu du liburu hori, eta hitzaurre luze bat idatzi du, Snowen ideiak gaurko gizartean ere indarrean daudela azaltzeko. Bi kulturak ...

Zenbakirik gabe bizi

Elhuyar

2001/01/01

Oso gizarte teknologikoan bizi gara. Arlo gehienetan zientzia da nagusi, eta zientzia matematikaren hizkuntzan dago idatzita. Eta ez hori bakarrik; estatistikak eta milioika datuk inguratuta bizi gara; kiroletan, politikan, ekonomian eta ia beste edozein arlotan zenbakiek agintzen dute. Hala eta guztiz ere, gizarte honetako biztanle gehienek ez dakite zenbakiak behar ...

Giza gorputza lanean

Elhuyar

2001/01/01

Liburu honetan, John Lenihan fisikariak giza gorputza deskribatzen du, ingeniari baten ikuspuntutik. Ikuspuntu horretatik, bi gogoeta egiten ditu egileak; alde batetik, giza gorputza oso makina sofistikatua dela (izan ere, ez dago giza gorputza berdintzen duen makina artifizialik), baina, bestetik, ez dela makina perfektua, hau da, baduela zertan hobetu. Horregatik, gorputza ...

Fisika Jostagarri

Elhuyar

2001/01/01

Ikasteko modu bat esperimentatzea da. Hori buruan zuela idatzi zuen Eduardo de Campos Valadares brasildarrak liburu hau. Oinarrizko ideia hau da: norberak egiteko proiektu erraz eta merkeetatik abiatuta, urrats eta garapen berrietarako testuinguru bat eskaintzea. Liburua bost ataletan antolatuta dago, hala nola Mekanika, Optika, Atomoak, Akustika eta Elektrizitatea. Bereziki umeentzako ...

Houston, tenemos un problema

Elhuyar

2001/01/01

Espaziora iristea ez da erraza; kasu askotan, oso arriskutsua da. Horregatik, astronautikaren historia istripuz eta hildakoz beterik dago. Ikuspuntu hori aukeratu du Javier Casado ingeniariak espazioaren konkistaren historia kontatzeko. Gertakari asko oso ezagunak dira, Apollo 13 zundaren eta Challenger transbordadorearen historiak kasu; baina merezi du irakurtzea beste hainbat kasutan gertatutakoa. ...

Los Cazadores de Dinosaurios

Elhuyar

2001/01/01

1818. urtean, Mary Anning britainiarrak iktiosauro baten hezurdura oso bat aurkitu zuen Ingalaterrako hegoaldean, Dorset hiritik gertu dauden itsas labarretan. Aurkikuntza horrek fosil erraldoien mundurako ateak zabaltzen lagundu zien paleontologoei. Hortik abiatuta, dinosauroen fosilen bilaketaren historia kontatzen du Cadburyk liburu honetan. Batez ere, Gideon Mantell eta Richard Owen paleontologoen arteko ...

La mediciĆ³n del mundo

Elhuyar

2001/01/01

Bi zientzialarik mundua neurtu nahi dute; zientzialari ospetsuak dira: Alexander von Humbolt naturazalea eta bidaiaria, alde batetik, eta Carl Friedrich Gauss matematikaria eta astronomoa, bestetik. Hasieran, ez zuten elkar ezagutzen; Humbolt Hego Amerikan ibili zen, eta Gaussek Alemanian garatu zuen lana. Baina zahartzaroan topo egin zuten kongresu batean. Daniel Kehlmann ...