Liburutegia

STEAM esperimentuak haurrentzat

Elhuyar

2019/10/04 Liburu honek zientziako, teknologiako, ingeniaritzako, arteko eta matematikako 52 esperimentu artistiko biltzen ditu, ezin hobeak sukalde-gainekoak, idazmahaiak, lorategiak eta espaloiak apaintzeko. Esperimentu bakoitzean, ondo pasatzen dugun bitartean zer STEAM kontzeptu lantzen ditugun azaltzen dugu labur-labur, ikertzen ari garen gaiari buruzko hiztegia eta beste ideia batzuk aurkeztuz. 

Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua

Elhuyar

2017/09/18

 

Ume jakinguratsuen esprimentu-liburua ez da denbora pasatzeko esperimentu-liburu bat soilik. Liburu honek gidatu egiten ditu guraso eta irakasleak prozesuan zehar, umeengan jakin-mina piztu dadin eta problemak ebazten laguntzeko gaitasunak gara ditzaten, eta, hala, pentsaera zientifikoa izan dezaten. Bizitza errealeko esperientzien bidez, ume oso txikiak ere gai dira esperimentuak diseinatzeko, ...

Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretan

Elhuyar

2013/10/16

Ez dira lunatikoak liburu honetako pertsonaia guztiak; gehienek gutxi dute erotik. Batzuk benetako jeinuak izan ziren; beste batzuk, zortea izan zuten zientzialari argiak, edo lanaren poderioz lorpen handiak egitera iritsi zirenak. Jeinuak, argiak, langileak, setatiak, ausartak, ameslariak, abenturazaleak, mugalariak... Beren garaian lunatiko gisa ikusi zituzten askok zientzialari haiek, bizitzari eta ...

Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua

Elhuyar

2013/10/16 Liburu honetan, kodetzeko lehenengo sistemetatik hasi eta gaur egun erabiltzen diren kodetzeko sistemetara arteko historia kontatzen da: Egiptotik hasi eta Interneten garaira bitarteko kriptografoen eta kode-hausleen mundu sekretua, hain zuzen ere. Enkriptazioari buruzko historia zehatza, batetik, eta espioitza eta aurrerapauso intelektualez beteriko istorioak, bestetik, konbinatzen ditu egileak liburu liluragarri honetan. ...

Quantum

Elhuyar

2012/10/16 Einsteinen, Bohrren eta beste zenbaiten nortasunak erakusten dizkigu istorio zoragarri honek. Drama, tragedia, irrika, ustekabeko gertaerak, ekintza heroikoak eta abar ditu. Ez da eduki zientifikoko edo dibulgazio zientifiko hutseko liburua, nahiz eta informazio asko dagoen mekanika kuantikoari buruz. Liburu historiko edo biografiko baten antzera antolatuta dago: pertsonaia (aditu) bakoitza zehatz ...

Hodeietan

Elhuyar

2012/04/23

Hodei Batxilergoko azken ikasturteko ikaslea da. Hodei gizajoa hodeietan dago beti. Despistatu hutsa da. Gainera, zientzietan ez da batere iaioa. Letretako Batxilergoa hautatu zuen, zientziak, eta batez ere matematika, ez dituelako ikusi ere egin nahi. Goiz batean, ezusteko enkontru bat izango du, norekin eta Estibalizekin. Hodeik nerabezaro guztian gustuko izan ...

Zientzia haurrentzat segundo gutxian. Hamar minutuan edo gutxiagoan egin ditzakezun 100 esperimentu baino gehiago.

Elhuyar

2012/04/16

 

Liburu hau Jean Potter-en Science in Seconds for Kids: over 100 experiments you can do in ten minutes or less liburuaren euskarazko itzulpena da.

8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago liburua, eta, haren bidez, zientziaren magia bizi dezakete gazteek Jean Potterrek prestatutako esperimentu eta jarduera azkar eta erraz batzuekin. ...

Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa aztergai

Elhuyar

2011/04/01

Herri anglosaxoietan, Halloween gauean umeak etxez etxe joaten dira gozoki eske. Beren buruak aurkezteko " Trick or treat " esaldia erabiltzen dute, alegia, maltzurkeria bat egingo dute -- trick --, etxekoek gozokiak emateko tratua ez badute egiten -- treat --. Liburu honen izenburua esaldi ...

Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona

Elhuyar

2001/01/01

Oliver Sacks idazlearen The Man Who Mistook His Wife for a Hat liburua (El hombre que confundió a su mujer con un sombrero gaztelaniazko argitalpenean), klasiko bat da neurologiaren dibulgazioan, eta horregatik gomendatu digu Felix Zubia EHUko irakasleak.

“Oso liburu interesgarria da buruko gaitzak ezagutu nahi dituen ...

El Tío Tungsteno

Elhuyar

2001/01/01

Oliver Sacks medikua eta Roald Hoffmann kimikaria lagun minak dira. Egun batean, Hoffmannek, 1981eko Kimikako Nobel saridunak, taula periodiko berezi bat oparitu zion Sacksi, elementu guztien argazkiak zituen taula bat. Eta, taularekin batera, metalezko barra oso astun bat bidali zion. Barra lurrera erori zen, eta lurraren kontra jotzean egin zuen ...

¡Vivan los Animales!

Elhuyar

2001/01/01

Izenburua aldarrikapen bat da. Jesus Mosterín filosofoak oso gustuko ditu animaliak, eta liburu honetan antzematen zaio. Gizakia animalia da, gogoratzen digu, eta horretaz jabetu egin behar du. Biologiaren ikuspuntutik da animalia, bai eta jokabidearen ikuspuntutik ere. Hain zuzen ere, liburu hau, gizakiari buruzkoa izan gabe, gizakiaren animalia-senari buruzko gogoeta egiteko ...

The song of the dodo

Elhuyar

2001/01/01

Eboluzioan interesa duen edozeinentzat da interesgarria liburua. Datu deigarri batetik abiatzen da: uharteetan askoz espezie gehiago desagertzen da beste tokietan baino. Quammenek hainbat uharte eta artxipelagoren kasuak aztertzen ditu, eta saiatzen da lurraldearen azaleraren eta espezie-kopuruaren arteko erlazio bat bilatzen. Analisian, gizakiaren eskuak ere garrantzi handia du.

Longitud

Elhuyar

2001/01/01

Zeruari begiratze hutsarekin, nabigatzaileek jakin dezakete non dauden iparra eta hegoa, eta non ekialdea eta mendebaldea. Are gehiago, zeruari tresna sinple baten laguntzaz begiratuta, nabigatzaileek jakin dezakete oso iparraldera edo hegoaldera dauden, latitudea alegia. Baina ezinezkoa da gauza bera egitea ekialdearekin eta mendebaldearekin; zeruak ez du ematen informaziorik posizio baten ...

A ras de cielo

Elhuyar

2001/01/01

David Galadí-Enriquez Kordobako astronomoak idatzitako liburua da. Liburu horrek, gertuko astronomia azaltzeaz gain (atmosfera eta zeru urdina, satelite artifizialak, Ilargia, Eguzkia eta abar), irakurlea espazioari begira jartzea du helburu. Eta, hain zuzen ere, irakurleak berak egin ditzakeen behaketetatik abiatzen du kontakizuna. Astronomiaren esparrura hurbiltzen hasteko moduko liburua da.

Ia denaren historia labur bat

Elhuyar

2001/01/01

Bill Bryson idazle ospetsua da, baina ez zientzia-dibulgazioaren arloan, baizik eta bidaietako liburu arrakastatsuak idatzi dituelako. Liburu hau zientziaz idazten duen lehena da. Abiapuntua Brysonek berak betidanik izan dituen zientziari buruzko galderen multzoa da. Galdera horiei erantzuteko, ohiko dibulgazio-liburuen estilotik urrundu, eta oso hizkera apalean landu zuen testua. 2004an, liburuak ...