Elhuyar zientziaren komunikazioa

Paleontologia audioak

Amintxeko grabatuen teknika

2018/11/28

Armintxe haitzuloko (Lekeitio) grabatuak egiteko ohikoa ez zen teknika erabili zuten.

Hezur-teknologia

2018/09/27

Historiaurrean, gizakiak harrapatzen zuen guztia erabili zuen teknologia berria garatzeko, besteak beste, animalien hezurrak. Zer animalia? Zer hezur? Zer teknologia? Aritza Villaluenga EHUko palentologoa editorea da gai horri buruzko monografiko batean; bertan kontatzen digute zer dakigu gaiaz Europako aztarnategietatik ateratako informazioari esker.

Sirenioen arbasoak

2018/05/21

Duela 42 milioi urte, manatien eta dudongoen arbaso bat bizi zen Europan. Haren fosilak aurkitu dituzte Castejón de Sobrarben, Huescan. Itsas ugaztunak uretara egokitzen ari ziren garaiko fosilak dira. EHUko Ainara Badiola paleontologoak ikertu ditu fosil horiek. Gurekin izan du haren lanaren berri ekartzeko.

Arkeologia eta egurra

2018/04/12

Joseba Rios arkeologoaren taldekoek duela 90.000 urteko egurra aurkitu dute Bizkaiko Aranbaltzako aztarnategian, Barrikan. Harrigarria da; Europan beste bost tokitan bakarrik aurkitu delako hainbeste denboraz kontserbatutako egurra. Kasu honetan, Neanderthalek erabilitako tresna bat da.

Tiranosauroaren zientzia

2018/04/10

Denok dugu buruan tiranosauroen irudia, gehienok Parke Jurasikoa pelikulak lagunduta. Baina nolakoa zen benetan tiranosauroa? Pelikuletakoa bezalakoa? Zer dio zientziak dinosauro erraldoiari buruz? Ezusteko handiak eta zalantza asko dago tiranosauroen inguruan; azken batean fosil gutxi batzuetatik atera dugu informazioa.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia