Elhuyar zientziaren komunikazioa

Materialak audioak

Plastikoen birziklapenaren soluzioa

2018/06/21

CAF-Elhuyar sarien artikulu orokorren kategoria irabazzi duen testuak soluzio bat proposatzen du plastikoen birziklapenerako. Irtenbide zirkularra deitu diote. Arazo handia da hondakin plastikoen kudeaketa, kanpotik ikusten dena baino konplexuagoa. Alaitz Etxabidek, artikuluaren egileak, azaldu digu zergatik.

Kristal likido biaxiala

2018/06/15

Nature aldizkarian kristal likido baten berri eman dute. Coloradoko Unibertsitatean garatu dute, eta gailu elektronikoen pantailetan  iraultza izan liteke etorkizun hurbilean. Haren partikulak bi norabidetan lerrokatzen dira eta oso ezaugarri optiko bereziak sortzen dituzte.

Nd, Pr eta iman indartsuak etxean

2018/05/01

Kuantikaren bitartez, taula peruiodikoaren sotoetan sailkatuta dauden bi elementu ezagutu ditugu, Txoni Mtxainekin batera: neodimioa eta praseodimioa. Iman indartsuak egiteko lehengaiak dira, eta ia ziur neodimio pixka bat etxean bertan dugula. Propietate harrigarriak, eta anekdota entzungarriak, bi elementu hauen kontura.

Antimateria furgoneta batean

2018/03/15

CERN laborategian nukleo erradiaktiboak ikertu nahi dituzte antiprotoiak bonbardatuta. Baina esperimentuaren lekua eta antiprotoiak sortzekoa ez dira toki bera. 400 metro dago batetik bestera. Eta batetik bestera antiprotoiak eramateko instalazio berezi bat egin behar dute furgoneta batean. Oso instalazio konplexua.

Vantablack

2018/03/08

Existitzen den pigmentu beltzik beltzena Vantablack izeneko pigmentua da. Ia ez du argirik islatzen, eta horegatik da hain beltza. Gainera, istorio bitxia du, bere erabilera patentatuta duelako. Istorio hori eta pigmentu beltzen kontuak kontatu dizkigu Oskar Gonzalez kimikariak. Gainera, galdera batetik abiatu da: beltza zer da? Kolore bat edo koloreen ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia