2000 - Simon Singh
Gerra-garaian, mezuak kodetu egin behar dira, etsaiak harrapatzen baditu uler ez ditzan. Eta, gerra-garaitik kanpo ere, nahitaezkoa da informazio sekretua behar bezala gordetzea, politikan, industrian, bai eta maila pertsonalean ere. Horregatik, jende askok egin du lan kode eraginkorrak garatzeko; eta beste askok kode horiek interpretatu ahal izateko. Liburu honek bi ...
2004 - Jorge Wagensberg
Harrigarria da zenbat forma geometriko errepikatzen diren naturan. Izan ere, forma gutxi batzuetan oinarritzen dira egitura asko. Baina zergatik? Hausnarketa horretatik abiatuta idatzi du Jorge Wagensberg-ek saiakera hau. Eta naturaren ezaugarri asko aztertzen ditu formen ikuspuntutik. Oso ikuspuntu bitxia eta emaitza entretenigarria.
1988 - John Allen Paulos
Oso gizarte teknologikoan bizi gara. Arlo gehienetan zientzia da nagusi, eta zientzia matematikaren hizkuntzan dago idatzita. Eta ez hori bakarrik; estatistikak eta milioika datuk inguratuta bizi gara; kiroletan, politikan, ekonomian eta ia beste edozein arlotan zenbakiek agintzen dute. Hala eta guztiz ere, gizarte honetako biztanle gehienek ez dakite zenbakiak behar ...
2005 - Patxi Angulo
Liburu honek bi liburu biltzen ditu barnean. Lehenengoa Euklides matematikari grekoak idatzitako Elementuak liburuaren euskarazko itzulpena da. Klasiko bat. Azken batean, Euklides matematikariak asmatutako edo jasotako matematikako tratatuen bilduma da. Bigarren liburua, liburu klasikoaren egileari eta sorrerari buruzko dibulgazio-testua da.
2005 - Denis Guedj
Matematikaren historian egindako bidaia bat proposatzen du Denis Guedj matematikari frantsesak liburu honetan. Matematikari ospetsuenak aurkezten ditu detektibe-ikerketa bat aitzakiatzat hartuta. Hainbat pertsonaiak parte hartzen dute istorioan, tartean Nofutur izeneko loroak. Arrakasta handiko liburua izan zen 1998an, lehen aldiz argitaratu zenean, eta, orain, euskaraz irakurtzeko aukera ere badago.