Elhuyar zientziaren komunikazioa

Klimatologia audioak

Ekaitz elektrikoak

2014/11/30

Gaur ekaitz elektrikoei buruz hitz egin dugu Euskalmeteko ONINTZE SALAZAR meteorologoarekin. Galdera bat gordeta genuen hari galdetzeko, alegia, nola kontatzen diren Lurrean erortzen diren tximistak? Onintzek erantzun digu eta kontu elektriko gehiago kontatu.

Orkolaga, Padre Borrascas

2014/11/10

Duela ehun urte hil zen Juan Miguel Orkolaga, apaiza, meteorologoa eta Igeldoko behatokiaren sortzailea. Oso berezia zen: eguraldia iragartzen oso ona zen, baina eguraldi txarra zetorrenean bakarrik egiten zuen iragarpena. Galernak iragartzen zen bereziki ona, eta oso estimatuta zegoen haren lana arrantzaleen artean. MARIVI ALBIZUk kontatu digu haren historia. Marivi, ...

Kaosa eta meteorologia

2014/10/20

ONINTZE SALAZAR bueltan da Norteko Ferrokarrilean meteorologiaz htz egiteko. Eta aurtengo lehen kolaborazio honetan, kaosaren teoriari buruz hitz egin digu. Meteorologiarekin zerikusi zuzena du, batez ere eguraldiaren iragarpenak dituen mugekin. Gainera, Onintzek kontatu digu meteorologo batek jarri zuela martxan teoria hau.

Tornadoak

2014/06/23

Gure trumoilariak, ONINTZE SALAZARek tornadoei buruz hitz egin digu. Orain da tornadoen garaia, udaberrian eta udaren hasieran. Eta Onintzek azaldu egin digu zer diren tornadoak, zergatik sortzen diren sortzen diren zonetan, nola sailkatzen ditugun eta abar. Tornadoak, aire-zurrunbiloak eta hiltzaile harrigarriak.

Zuhaitzen isuriak eta hodeien sorrera

2014/06/02

Hodeiak sortzeko ur-tanta ñiniñoak kondentsatu behar dira, baina kondentsazio hori zerbaiten inguruan gertatzen da. Hondar-aleak, zenbait molekula eta abar: nukleatzaileak dira. Orain ikerketa batek  argitu du landareek isuritako gasek laguntzen diotela beste substantzia batzuei nukleatzaile bihurtzen.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia