Elhuyar zientziaren komunikazioa

Klimatologia audioak

Zergatik urtzen da Antartikako izotza?

2016/12/07

Antartikari buruz asko hitz egin dugu. Eta Antartika, klimatologiaren sinonimoa da neurri batean. Zergatik urtzen da izotza han? Erantzun sinplea da beroketa globala. Baina Eñaut Izagirre glaziologoak ekarri digu erantzun konplexuago bat.

Teknopolis hegan Perdidoaren gainetik

2016/10/27

Monte Perdidoko glaziarra galtzen ari da. IÑAKI LETURIA eta Teknopolisekoak glaziologoekin izan dira bertan, glaziarraren egoera aztertzen. Horretarako helikopteroz iritsi dira toki arriskutsu horretara.

Saguzarren gorotzen bila

2016/10/09

EÑAUT IZAGIRRE geografoa eta ANTTON ALBERDI biologoa Bulgariara, Serbiara eta Kroatziara joan dira saguzarren gorotzen bila. Gorotzetan topatutakoarekin, aldaketa klimatikoaren eragina ikertuko dute Kopenhageko Unibertsitateko proiektu batean. Gurekin izan dira bidaiaz eta proiektuaz hitz egiteko.

Teknopolis eta eguraldia hurrengo lau egunetan

2016/04/11

ETBko Teknopolis saioan eguraldiaren iragarpenari buruzko erreportaje bat eman dute. Iragarpen fidagarria lau egunekoa da gaur egun, baina denbora-tarte hori aldatu egiten da ikerketak aurrera egin ahala. Oro har, hamar urteko ikerketak balio izaten du iragarpen fidagarria egun bat gehiagoz lortzeko. Baina horrek muga bat izango du, atmosfera sistema kaotiko ...

Groenlandia izotzik gabe

2016/01/10

Groenlandia Lurralde Berdea esan nahi du. Gezurra da. Groenlandia ez da berdea. Baina ikertzaile batzuek aurkitu dute Groenlandiak ez zuela izotzik izan denbora tarte batez, duela 120.000 urte. Glaziazioarteko Riss-Würm garaian izan zen, eta denbora tarte horretaz, Groenlandia ez zen izotzaren lurraldea. Horrek ez du esan nahi berdea izan zenik.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia