Elhuyar zientziaren komunikazioa

Irudiak/Soinuak audioak

Zientzia ilustratzen

2019/05/15

EHUk ilustrazio zientifikoari buruzko graduondo bat antolatzen du urtero, karrera bukatuta arlo horretan profesional bihurtu nahi duen edozeinentzat aproposa. Gu antolatzaileekin izan gara, Vega Asensio ilustratzailearekin eta Maren Ortiz biologoarekin. Graduondoa aurkeztu digute eta azaldu digute zer egin behar den hurrengo urteko edizioan parte hartzeko.

Estatua zaharren kolorea

2019/03/20

Oskar Gonzalez kimikariak, gure kolorezaleak, azaldu digu garai klasikoan estatuek polikromia zutela, alegia, koloretan margotuta zeudela. Baina denborarekin polikromia hori galdu dute. Orain kimikariek erabiltzen dituzte teknika analitikoak kolore horiek aztarna txikiak topatzeko, eta zer kolore ziren jakiteko. 

Bilboko luthierrak

2018/12/07

Arriaga kontserbatorioan luthierren eskola bat dago, BELE izenekoa, eta egun hauetan test psikoakustiko bat antolatu dute biolinaren beheko taparen fisikaren ikerketa baterako. Ander Arroitajauregi izan da gurekin BELE eskolaz, biolinez eta oraingo ikerketaz hitz egiten.

Grayren anatomia

2018/12/07

Ilustrazio zientifikoaren liburu klasiko bat da: Grayren anatomia. Gaur egungo telesail baten izenburua haren omenez hartuta dago, eta haren marrazkiak toki askotan agertzen dira. Baina jatorrian, XIX. mendeko behar batetik dator liburua. Anatomiako esku-liburu bat izatekoa. Horregatik, Henry Gray eta Henry Carter medikuek hartuzuten ardura liburua egiteko, eta dagoeneko 41 ...

vDISCO

2018/11/16

Gorputzak gardenak bilakatzeko ideia ez da berria, baina vDISCO izenekoa bai, Municheko Unibertsitateko adituek aurkeztu berri dute. Hildako sagu baten nerbio-sistema modu ikusgarrian erakustea lortu dute gardentasuna eta fluoreszentzia konbinatuta.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia