1994/06/01
Zer gehiago behar da erakundeek azpiegitura-lana geldiaraz dezaten? Hauxe da Itoizko urtegiarekin erlazionatutako guztia interes eta kezkaz segitu dugunok geure buruari egiten diogun galdera.1993/12/01
Munduko goimendi gehienetan bezalaxe, Pirinioetako paisajearen ezaugarri nabarmenetariko bat lakuak edo iboiak dira. Mendikatea honetan, hain zuzen, 1.000 lakutik gora daude (kolore, forma eta ur-mota desberdinetakoak) ezaugarri hauek iboien propietate fisiko eta biologiko garrantzitsuak isladatzen dituztelarik. Limnologia ur-masa kontinentalen (erreka, ibai, laku, idoi, istil, zoikaztegi, eta abar luze baten) ekologia aztertzeaz arduratzen den zientzia da, eta oraindik iboiak erabat ikertuta ez badaude ere, ikus dezagun sistema hauen ezaugarri nagusiak zeintzuk diren.1993/01/01
Txingudiri buruzko artikulu-sailari amaiera emateko, beharrezkoa da padura eta estuario osoko eragilerik handiena aztertzea, bera baita padurako idoiak osatzen dituzten materialen eta ur gezaren jatorria.1992/10/01
Higer lurmuturraren aurrean Amuitze irla dugu, eta Santa Anaren aitzinean, Hendaia ezagun bihurtu duten Dunbarriak.1992/09/01
Orioko herria, 1379. urtean sortu zen. Gaur egun ere ondo ikus daiteke bere hasierako itxura; defentsarako egituratua eta prestatua. Geroztik, maldan behera zalbadu zen, ibai aldera, padura eta erriberen gainean kokatuz, batez ere arrantza-industriaren garapena medio.