1998 - Juan Luis Arsuaga/Ignacio Martinez
Atapuercako aztarnategietako bi ikertzailek giza eboluzioa aztertzen dute liburu honetan. Zergatik da gizakia primateen artean berezia? Galdera hori erantzuten saiatzen dira eboluzioaren ikuspuntutik. Horretarako, eboluzioa bera, hautespen naturala, primateak, klima eta beste hainbat gai tratatzen dituzte. Eta, batez ere, paleontologoen lanaren berri ematen dute dibulgazioak eskatzen duen estilo apropos batean. ...
2006 - Daniel Kehlmann
Bi zientzialarik mundua neurtu nahi dute; zientzialari ospetsuak dira: Alexander von Humbolt naturazalea eta bidaiaria, alde batetik, eta Carl Friedrich Gauss matematikaria eta astronomoa, bestetik. Hasieran, ez zuten elkar ezagutzen; Humbolt Hego Amerikan ibili zen, eta Gaussek Alemanian garatu zuen lana. Baina zahartzaroan topo egin zuten kongresu batean. Daniel Kehlmann ...
2000 - Desmond Morris
Gizakia tximino bat da, tximino berezi bat; gorputza ilez beterik ez duen tximino bakarra, hain zuzen ere. Baina, berezia izan ala ez, beste edozein tximino bezala azter daiteke gizakia, biologiaren eta etologiaren ikuspuntuetatik. Horrelako azterketa bat aurkezten digu Desmond Morris britainiarrak 1967an argitaratu zuen liburu honetan. Eta liburuaren ikuspuntuak zein ...
2003 - Oliver Sacks
Oliver Sacks neurologoak zazpi kasu klinikoren bitartez aztertzen ditu neurologian izan daitezkeen hainbat paradoxa. Liburua best-sellerra izan zen, eta, orain, ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) bilduman dago eskuragarri. Hain zuzen ere, bildumaren lehen liburua da.
2007 - C. P. Snow
“Bi Kulturak” Snow zientzialari ingelesaren hitzaldi baten izenburua da. Hitzaldia 1959an eman zuen, eta, arrakasta eta oihartzun handia izan zuenez, idatziz jaso zuten, eta liburu-formatuan argitaratu zuten. Iñaki Irazabalbeitia dibulgatzaileak euskaratu du liburu hori, eta hitzaurre luze bat idatzi du, Snowen ideiak gaurko gizartean ere indarrean daudela azaltzeko. Bi kulturak ...