Elhuyar zientziaren komunikazioa

Garraioak audioak

GPSa itzaliko balitz

2019/11/27

Bat-batean, GPSaren sistema itzaliko balitz, kalte handiak izango genituzke, bidaietan mapak irakurri behar izatea baino askoz ere kalte handiagoak. Tim Harford ekonomilariak zutabe bat idatzi du BBCrako premisa horretatik abiatuta.

Diesel edo gasolina

2019/04/08

ETBko Teknopolis programan galdera horri erantzunnahi izan diote: diesel edo gasolina? Kontua da erantzuna ez dela batere erraza. Erregai bakoitzak ditu bere arazoak, eta gaur egun gainera dieselaren teknologia eta gasolinarena elkarrengana hurbiltzen ari dira. Iñaki Leturia Teknopoliseko aurkezleak aurkeztu digu erreportajea eta autoen erregaien testuingurua.

Ipar poloa noraezean

2019/01/23

Zientzialariak aztoratuta daude ipar polo magnetikoa azkar aldatzen ari delako tokiz. Noraezean dabil. Horrek asko zailtzen du World Magnetic Model ereduaren egokitze-lanak, nabigaziorako oso garrantzitsua den eredu matematiko global bat. 

Ioien bidez hegan

2019/01/02

MIT institutuan hean egiteko modu berri bat probatu dute: ioien bidezko hegaldia. Eskala txikian egin dute, saskibaloi-kantxa batean eta 5 metroko zabalera duen hegazkin txiki batekin, baina funtzionatu du. Elektrodoen bidez, airean dauden ioiei erakartzen dien sistema batean dago oinarrituta, eta agian zaratarik gabeko dronak egiteko erabil liteke laster.

Hegan egiteko modu berria

2018/12/21

Airearen ioiak elektrodoen bidez erakarriz egin dute makina hegalari bat, hegazkin bat. Lehen hegaldiak egin dituzte MIT institutuko saskibaloi-kantxa baten barruan. Oso hasieran da kontua, baina hegan egiteko modu berri bat da, azken batean.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia