2018/10/05
Aurtengo Medikuntzako eta Fisikako Nobel Sariak azaldu ditu Elhuyarreko Ana Galarragak, eta zenbait kirtika ere egin dizkio sariketari, ETBko Ahoz aho saioan.2017/12/16
Bularra ematen ari zarenean, ohikoa da zalantzak izatea har ditzakezun eta ezin ditzakezun gauzen inguruan, esaterako, botikak. E-lactancia.org erreferentziazko webgunea da gai horietan: substantzia bakoitzaren arrisku-maila ebaluatzen du orain arte argitaratutako ikerketa zientifikoetan oinarrituta. Orain, datu base hori guztia Lactation izeneko aplikazio baten bidez kontsultatu dezakezu.2017/05/27
Epidiolex botikaren mundu mailako entsegu klinikoan parte hartzen ari da Felix Lucas donostiarraren seme Ander. Mutikoak Dravet sindromea du eta azken bi urteetan kannabis landarearen kannabidiol (CBD) osagaia duen botika hartzen du. Mutikoaren osasun-egoerak hobera egin duela dio familiak. Bestek beste, jasaten dituen krisi epileptikoak laburragoak dira.2017/05/27
Kannabisa edo kalamua ezaguna da dituen eragin psikoaktiboengatik. Historian zehar erabilera terapeutikoa eman zaio eta aspaldiko farmakopeetan jasota dago bere balioa analgesiko gisa, paludismoaren aurka, goragaleak tratatzeko eta beste. XX. mendean debekatu egin zen ia mundua osoan eta, azken boladan, berriz ere piztu da harekiko interes terapeutikoa.2017/05/27
Kannabinoideek ugalkortasunean izan dezaketen eragina ikertzen urte luzez aritu ondoren, Ekaitz Agirregoitia UPV/EHUko ikertzaileak kannabisa terapiarako erabiltzea erabaki zuen, bere buruarekin. Ikerketa zientifikoek konbentzituta erabaki zuen terapiarako kannabisaren aukeraz baliatzea, eta ikerketa egitea beharrezko jotzen du berak izandako hobekuntza orokortu daitekeen argitu ahal izateko.