Elhuyar zientziaren komunikazioa

Etika bideoak

Bonobo emeen sexu-harremanak, jokabide ez-heterosexualak eta geneak, eta katu klonatua

2019/09/25

Bonobo emeek sarriago izaten dituzte sexu-harremanak elkarren artean, arrekin baino. Horrek haien arteko elkarlana sendotzen du. Bestalde, pertsonetan, azterketa genetiko handi bat egin da geneen eta jokabide ez-heterosexualen arteko harremana ikertzeko. Eta klonatutako katuak jatorrizkoaren antzik ez duela ere azaldu du Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranek, ETB1eko Ahoz aho saioan.

Eztabaida etikoa piztu dute bioingeniaritzako zenbait esperimentuk

2018/12/12

Laborategian hazitako garun-organoideak, genetikoki eraldatutako haurrak, hildako baten utero transplantatuan hazitako umea... Zientziaren lorpen hauek eztabaida etikoa piztu dute, eta agerian utzi dute araudiak adosteko beharra. Analisia, Elhuyarreko Ana Galarragaren eskutik, ETB1eko Ahoz aho saioan.

Zientziaren galderak, zuzenbideak erantzun

2018/03/17

Zer gaitz izango ditugun jakingo al dugu? Geneak editatu eta manipulatzea posible izango da? 90eko hamarkadan Giza Genoma Proiektuak galdera berriak ekarri zituen.Testuinguru honetan sortu zen UPV/EHUren Zuzenbidea eta Giza Genoma katedra eta, orduz geroztik, galdera horien erantzunen bila aritu da.

Gaixotasun arraroak dituzten pertsonei laguntzeko sare europarrak

2018/03/17

Europan, 30 milioi pertsonak jasaten du gaixotasun arraro edo konplexuren bat, 6.000 gaitz baino gehiago guztira. Gehiegitan, oso berandu diagnostikatzen dira eta pazienteek ez dute tratamendu espezializatu bat gertu jasotzeko aukerarik izaten. Europako Erreferentzia Sareek konponbideak bilatu nahi dituzte, informazioa eta baliabideak partekatuta. Pertsona horietako bat Elisa Ferrarini da, kristalezko ...

Animaliekin ikerketa, ezinbestean

2018/01/27

Animaliak ezinbestekoak dira ikerketa asko egiteko. Europan, legediaren helburua da animaliak erabat ateratzea laborategietatik, baina baldintza batekin, alegia, haiek ordezkatzea. Amaia Orbeak, Animaliekin egiten den esperimentaziorako EHUko etika-batzordeko kideak, azaldu digu zer espezie erabiltzen diren, zer arlotan eta zergatik.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia