Elhuyar zientziaren komunikazioa

Energia audioak

Fusio nuklearraren gaurko egoera

2019/10/21

Erresuma Batuko agintariek diru asko inbertitu behar dute fusio nuklearraren STEP proiektuan. Ez da fisio nuklearra bezalakoa, energia garbia ekoiztuko duen egitasmo handia da, baina oraindik ez dugu ahalmenik martxan jartzeko. STEPekoen ustez, 2040 urtean erabilgarri izango da. Nazioarteko ITER proiektukoek, ordea, ez dute datarik eman ekoizpena noiz hasiko den.

Diesel edo gasolina

2019/04/08

ETBko Teknopolis programan galdera horri erantzunnahi izan diote: diesel edo gasolina? Kontua da erantzuna ez dela batere erraza. Erregai bakoitzak ditu bere arazoak, eta gaur egun gainera dieselaren teknologia eta gasolinarena elkarrengana hurbiltzen ari dira. Iñaki Leturia Teknopoliseko aurkezleak aurkeztu digu erreportajea eta autoen erregaien testuingurua.

Surfean, energiaren gainetik

2018/07/04

Surfean aritzeko olatu handienek 30 metro altu inguru dira. Sekulakoa. Surferako oso aproposak dira, baina ez bakarrk surferako. Olatu horiek energia-kantitate handia dute barruan. Zientzialariek estimazio bat egin dute jakiteko zenbateko energia duen horrelako olatu erraldoi batek.

Olatuak: surf eta energia

2018/06/25

Surflariek bilatzen dituzten olatu handienak oso energetikoak dira. Nazaré herrian, adibidez, 30 metro altu diren olatuen gainean aritu izan dira surfean, eta zientzialariek kalkulatu dute olatu horietako baten energia nahikoa dela milioika telefono mugikor kargatu ahal izateko.

Iragarpen elektrikoa

2018/04/23

Sare elektrikoak matematikarien beharra du, batez ere, iragarpenak egiteko. Arrazoia da kontsumoak berak mugatzen eta behartzen duela elektrizitatearen sorrera. Beraz, sortu baino lehen, jakin egin behar da zenbat kontsumituko den eta noiz. JOSU DONCELek azaldu digu nolako lana egiten duten matematikariek horretarako, energia berriztagarrien ekarpen bereziak kontuan hartuta.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia