Elhuyar zientziaren komunikazioa

Elhuyarren berriak

Gozatu zientziaz...doan

2001/07/18

Elhuyarrek Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria etxean lau hilabetez doan jasotzeko eskaintza luzatzen dizu.

Aurten, Internet UEUn Elhuyarren eskutik

2001/07/16

Gaur hasiko dira Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Iruñean uda oro antolatzen dituen ikastaroak, eta ikasleek zerbitzu berria izango dute aurten lehenengoz. Elhuyarrek Interneterako sarrera eskainiko die.

Euskal biruskontrakoa euskaraz

2001/07/01

Jakina da munduko biruskontrakorik erabiliena Bilbon garatuta dagoela. Panda Antivirus softwareaz ari naiz. Produktu hori Bilboko Panda Software etxeak garatu du urteetan, baina orain arte ez du euskarazko bertsiorik kaleratu. Biruskontrako berritua kaleratu du orain, ordea, eta oraingoan produktua euskaraz kaleratu du gainera. Biruskontrakoaren euskaratze-lana Elhuyarrek egin du.

Elhuyar Hiztegia Word-en

2001/01/01

Elhuyarren Euskara-Gaztelania/Castellano-Vasco hiztegia abiapuntu hartuta, tresna informatiko berria aurkeztu du Elhuyarrek erabiltzaileen esku jarriz: Word-en integratzen den hiztegia. Hiztegi hau Microsoft Word 2000rekin dabil; bertan menu berria instalatzen da eta idazten ari zaren testuko edozein hitzetan klik eginez bere baliokideak jaso ditzakezu.

25 urte dibulgazioan, ospatzeko motibo ederra, ezta?

1999/11/01

Giro ezin hobean igaro zen Elhuyarrek dibulgazio-lanean bete dituen 25 urteak ospatzeko antolatutako festa. Pili Kaltzadak gidatutako ekitaldia Iñaki Irazabalbeitiak ireki zuen, eta, hurbildutakoei eskerrak ematearekin batera, urte hauetan Elhuyarrek bete duen zeregina azaldu zuen. 25 urteko historia biltzen zuen bideo laburra ikusi ondoren, Andoni Egañak hartu zuen txanda. Zientzialari ez den batek zientzia nola bizi duen argitu zuen, guztia umore-puntuarekin. Egañak bukatu eta gero, Eustakio Arrojeria Elhuyar aldizkariko zuzendariak aldizkari berrituaren aldaketei buruzko azalpenak eman zituen Kursaalen bildutako guztientzat. Horraino ekitaldi ofiziala; estraofiziala, berriz, kanpoaldean, Martin Berasategiren otamenarekin.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia