Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ekologia audioak

Xapoketan, karta jokoa eta dibertsitatea

2019/11/12

Argiak karta-joko bat atera du, Xapoketan, euskal ekosistemak eta espezieak ezagutzera ematen laguntzeko. Jokoa egin duten Iñaki Sanz biologoa eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilaria izan dira gurekin kartak aurkezten, eta, bide batez, euskal biodibertsitateaz hitz egin dugu.

Nagoya protokoloa

2019/06/09

PIE estazioko Ibon Cancio biologoak Nagoya protokoloari buruz hitz egin digu. Herrialde soberanoen baliabide biologiko eta genetikoak babesten duen protokoloa da. Herrialde bateko espezie baten ikerketak ematen dituen onurak herrialde horretara bueltatzeko mekanismoak proposatzen ditu, nahiz eta ikerketa hori beste nonbait egin den. Europar Batasunak 2014tik berretsitako protokoloa da.

Ibai handiak zatikatuta

2019/05/23

Nature aldizkarian argitaratutako ikerket batek dio ibai handi gutxi direla munduan isuri librekoak. Alegia, presa asko eraikita daude haien ibilbidean, eta ekologoek ohartarazi gaituzte kalte ekologiko handiak eragiten duela egoera horrek.

Suffolk, ganbak eta kokaina

2019/05/06

Aste honetako albistea da: kokaina-aztarnak aurkitu dituzte Ingalaterrako Suffolk konterriko kostako ganbetan; albistea da aztertu diren ganba guzti-guztietan topatu dutela kokaina. Emaitza harrigarria da hiritarra ez den inguru bateko estuarioetarako.

Itsas lamiaren txokoa

2019/03/11

UNESCO erakundeak itsasoaren ikerketa sustatu nahi du hurrengo hamarkadan. Helburua da itsasoaren ustiaketa jasangarria izatea. Horri buruz, eta Plentziako Itsas Estazioari buruz hizt egin digute Ibon Cancio, Eider Bilbao eta Oihane Diaz de Cerio ikertzaileek, hirurak itsas estazioko zientzialariak.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia