2019/05/15
Tibeteko lautadan 3.280 metroko garaiaeran topatutako masailezur bat Denisova haitzulotik kanpo topatutako lehen denisovarra dela ondorioztatu dute ikertzaileek. 160.000 urte ditu, eta, haren bidez, baieztatu dute hango biztanleak gizaki modernoa iritsi baino askoz lehenagotik zeudela egokituta garaiera handietara.
2019/04/30
Nairobiko Museo Nazionalean, fosil askoren artean, "lehoi" erraldoi baten barailezur fosil bat topatu dute gordeta. 35 urte lehenago jaso zuten, baina orain arte aztertu gabe zegoena. Kontua da ustezko lehoi erraldoi fosila hienen taldeko animalia bat izan zela, ez lehoiena.
2019/03/05
Duela 200.000 urte inguru Praileaitz I kobazuloan (Deba, Gipuzkoa) gizakiak egon zirela erakusten duten aztarnak topatu dituzte, hala nola haiek erabilitako harrizko tresnak eta jandako animalien fosilak, tartean elefanteen familiako ugaztun handi baten hezurrak.
2019/02/15
Norberto Asensio psikologoak urteak eman ditu primateen etologia ikertzen. Mexikon, Costa Rican eta Thailandian tximino orrolaria, tximino armiarma eta giboiak ikertu ditu, hurrenez hurren. Eta haren lanaren testigantza ekarri digu irratira. Espezie horien jokabideak ikertzean, kontzeptu zientzifiko asko eta mamitsuak azaleratzen dira.
2018/05/21
Duela 42 milioi urte, manatien eta dudongoen arbaso bat bizi zen Europan. Haren fosilak aurkitu dituzte Castejón de Sobrarben, Huescan. Itsas ugaztunak uretara egokitzen ari ziren garaiko fosilak dira. EHUko Ainara Badiola paleontologoak ikertu ditu fosil horiek. Gurekin izan du haren lanaren berri ekartzeko.