2017/03/13
Lab Girl eta Oveja Mansa liburuei buruz hitz egin dugu, Hope Jahren eta Connie Willis idazleenak, hurrenez hurren. Lehenengoa modan dagoen liburua da, eta bigarrena modak ikertzen duen pertsonai bati buruzkoa.
2016/01/11
Elhuyar aldizkariaren azken zenbakian EGOITZ ETXEBESTEk Lakoizketako Eruaren istorioa kontatu digu. Landarezale amorratua. Bilatzaile handia, nekaezina eta langile aparta. Batez ere, likenetan aditua izan zen. Nafarroako landare eta liken espezie asko jaso zituen bere lanetan, eta ez bakarrik espezieak berak; gainera, espezie horiek euskarazko izenak ere.
2015/09/28
Gauza guztietan dago kuantika. Hori da, behintzat, Txoni Matxain kimikariaren filosofia. Gaur, horren froga bat ekarri digu: hostoak, klorofilaren eraginez, berdeak dira, eta hori fisika kuantikoaren ondorioz gertatzen da.
2014/02/17
Porongo izeneko kalabaza Amerikan da ezaguna, baina jatorriz ez da hangoa. Bi subespezie daude, bata afrikara eta bestea asiarra, eta urtetan izan da misterio bat Ameriakara nola iritsi ote zen Afrika edo Asiatik. Gizakiak eraman zuen ala bere kabuz iritsi zen? ADN mitokondrialak argitu du misterioa.
2014/01/04
Loreen artean urdina ez da oso kolore ohikoa, beste koloreekin alderatuta behintzat. Orain, zientzialari-talde batek petuniak aztertu ditu kolore urdinaren jatorria argitzeko. Petunia urdinek petaloen zeluletako akats baten ondorioz hartzen dute kolorea. Protoien ponpetan dituzten akatsak dira urdinaren jatorria.