2017/12/10
Erdi Arora joango bazina ez zenuke hemen topatuko azenario laranjarik jateko. Adituak ez daude ziur azenario laranja beste koloretakoen nahaste bat den edo selekzio antinaturala den jatorria, baina hemenh, XVII. mendea baino lehen nekez jango zute gurkoak bezalako azenarioak.
2017/10/02
Pistatxoak, kantitate handitan garraiatzen direnean, solido sukoiak dira, eta horrela daude sailkatuta nazioarteko itsas garraioen substantzia arriskutsuen kodean. Konbustio espontaneoa jasan dezakete.
2017/06/19
Zuhaitz batzuk dira bizidunik zaharrenak, edozein animalia baino askoz zaharragoak. Oldlist zerrendan, erregistratutako zuhaitz zaharrenen berri ematen da. Zaharrena 5.000 urtetik gorakoa da.
2017/05/19
Zerk ematen dio teari te-zaporea? Tea Camelia sinensis landarearen hostoekin egiten da, eta orain Txinako ikertzaile batzuek landarearen genoma deskodetu dute, besteak beste, teari zaporea ematen dionaren bila.
2017/05/07
Txinako ikertzaile batzuek tearen landarearen genoma deskodetu dute, Camellia sinensis. Eta ikerketa horri esker badakigu te-zaporea flabonoide asko eta kafeina dituen nahaste batek sortzen duela.