Elhuyar zientziaren komunikazioa

Azokak, biltzarrak audioak

Ikergazte, astelehenetik aurrera

2019/05/29

Astelehenean hasiko da Ikergazte kongresua Baionan. 104 ikerketren berri, bost hitzaldi nagusi, tailerrak eta beste ekitaldi asko prest hiru egunetako kongresu oparo bat osatzeko. Jorge Aramburu ingeniari izan da gurekin kongresuaren berri emateko.

Pint of Science 2019

2019/05/23

Urteroko ospakizun dibulgatiboa tabernetan: Pint of Science. Hiri askotan ospatuko da maiatzaren 20tik aurrera. Guk Ondarroako, Donostiako eta Bilboko programazioak ezagutu ditugu. Horretarako, gurekin izan dira Josu Ceberio, Ander Egimendia eta Oskar Gonzalez, hurrenez hurren.

Pint of Science 2019

2019/05/23

Urteroko ospakizun dibulgatiboa tabernetan: Pint of Science. Hiri askotan ospatuko da maiatzaren 20tik aurrera. Guk Ondarroako, Donostiako eta Bilboko programazioak ezagutu ditugu. Horretarako, gurekin izan dira Josu Ceberio, Ander Egimendia eta Oskar Gonzalez, hurrenez hurren.

Ikergazte2019

2019/01/11

Bi urtean behin, UEUk Ikergazte kongresua antolatzen du. Aurten Baionan izango da, maiatzaren bukaeran. Baina parte hartzaileek lana bidaltzeko epea zabaldu da dagoeneko. UEUko Ainhoa Latatuk kontatu digu nolako izango den aurtengo edizioa eta zer egin behar den parte hartzeko.

Lemniskata 2019

2019/01/11

Gipuzkoako Goierrin zientzia-dibulgazio ona egiten da. Lemniskata taldea horretan dihardu urtero. Hain zuzen ere, gurekin Lemniskatako Jose Luis Etxezarreta kidea izan da aurten zer nolako programazioa antolatu duten kontatzeko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia