Elhuyar zientziaren komunikazioa

Astronautika audioak

Espazioa garestia da

2019/11/19

Lurraren orbitan kilogramo bat jartzeak 10.000 dolar kostatzen ditu, gutxi gorabehera. Baina ideia eta proiektu berriak daude diru-kantitate hori murrizteko. Hiru gutxienez daude gaur egun martxan.

Poppy Northcutt eta Apollo programa

2019/05/06

Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktorea izan da gurekin. Poppy Northcutt ingeniariaren istorioa ekarri digu, NASAko Apollo programako ingeniarien taldeko lehen emakumea.

Bikien esperimentua

2019/04/17

NASAk esperimentu bat egin du urtebetez berdinak diren bi anai bikirekin. Batak ia urtebete eman du ISS estazioan, eta bestea Lurrean geratu da. Eta horri esker, espazioko egonaldi luzeak eragindako aldaketa fisiologikoak eta genetikoak ikertu ahal izan du.

CanSat

2018/11/24

Donostiako Axular lizeoko ikasle batzuek ESAk antolatzen duen CanSat lehiaketan hartu dute parte. Lata baten tamainako satelite bat diseinatu dute, eta kilometro bateko altueran jarri dute suziri baten bitartez segundo gutxi batzuetan. Europako lehiaketan hirugarren postuan geratu dira. Irratian, Mikel Eguren, June irurtzun, Mara Ibarburu eta Ane Eguren izan dira, ...

AG-7, espazioko bolaluma

2018/11/10

Interneten bada istorio mundial bat grabitate gabe funtzionatzen duten bolalumeei buruzkoa. NASAkoek sekulako inbertsioa egin zutela hori garatzeko, eta errusiarrek , aldiz, arkatza erabiltzen dutela. Istorio polita, baina faltsua da.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia