ugaztun
Ugaztunetan emeek dute bizi-itxaropenik handiena
2020/03/25 Ugaztunen artean, emeen batez besteko bizi-iraupena arrena baino % 18,6 handiagoa da, nazioarteko ikertzaile-talde batek …“Txikitan National Geographicen ikusitakoa aurrez aurre ezagutzeko aukera izan dut”
2018/09/06 Ainhoa Magrach Gonzálezek National Geographic aldizkariari zor dio naturarekiko maitasuna eta esploratzeko grina. Haren esanean, …Gizakia, suntsipen handiko izakia
2018/05/28 Leku batean baino gehiagotan aipatu dute gure espeziea izurri bat dela: planetaren txoko guztiak kolonizatu …Elefantearen eta beste batzuen berezitasun genetikoak, gako gure gaitzak ulertzeko
2018/03/06 Elefanteak, hibernatzen duten saguzarrek, orkak, izurdeak, sator-arratoi biluziak (Heterocephalus glaber) eta Ictidomys tridecemlineatus karraskariak berezitasun …Walabiaren esneak karenaren funtzioa duela frogatu dute
2017/09/13 Taxonomistek bereizita sailkatu ohi dituzte ugaztun karendunak (edo plazentarioak) eta martsupialioak. Izan ere, kanguruen, walabien …ugaztun

- Ugaztunak (Mammalia) animalia ornodunen klase bat dira. Amniota endotermikoz osatutako klado bat da; narrastiengandik (hegaztiak barne) desberdintzen dira neokortexa, ilea, hiru hezurtxo belarrian eta ugatzak dituztelako. Eme guztiek euren kumeak ugatzetatik darien esnearekin elikatzen dituzte. Ugaztuna da lurreko animaliarik handiena? balea urdina. Ugaztun lurtar gehienak lau-hankakoak dira, baina batzuek adaptazioak garatu dituzte itsasoan, airean, zuhaitzetan, lur azpian edo bi hanken gainean ibiltzeko. Ugaztunen arteko talderik handiena, Placentalia, karenadun animaliez osatuta dago; karenak umekia haurdunaldian zehar elikatzeko aukera ematen die. Ugaztunik txikiena Craseonycteris thonglongyai da, 30-40 milimetrokoa, eta handiena balea urdina, 30 metrorekin. Arrautzak erruten dituzten bost Monotrematak kenduta, beste ugaztun guztiek erditzen dira. Ugaztunen sei ordenarik handienak Placentalia taldekoak dira. Ugaztunen ordenarik handiena karraskariena da, eta hurrengo handienak saguzar eta Soricomorpha ordenak. Zein sailkapen erabiltzen den eta horren arabera hurrenkera ezberdinean aurkituko ditugu hurrengo hirurak: primateak (tximinoak, lemurrak eta gizakiak barne), Cetartiodactyla (zetazeoak eta artiodaktiloak) eta Carnivora (katuak, txakurrak, fokak...). Taxoi monofiletiko bat da, hau da, taldean dauden guztiek arbaso komun bakarra dute. Arbaso hau Triasikoan bizi izan zen, orain dela 200 milioi urte. Sinapsidoen kladoaren barruan daude, desagertutako pelikosaurio eta zinodontoekin batera. Gaur egungo terapsidoak Mesozoikoaren hasieran banatu ziren. Ordena gehienak Paleogenoan eta Neogenoak sortu ziren, Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboaren ostean dinosauroak desagertu zirenean, eta Lurreko animalia dominanteak izan dira azken 66 milioi urtetan zehar. Ugaztun gehienak inteligenteak dira, batzuek garun handia dute, autokonszientzia dute eta tresnak erabiltzen dituzte. Ugaztun askok komunikazioa egin dezakete bide ezberdinetatik, izan ultrasoinu, eremua markatzen, alarma mezuen bidez, abeste edo ekolokazio bidez. Ugaztunek antolaketa oso ezberdinak dituzte, hala nola fisio-fusio gizarteak, harenak eta hierarkiak, baina izan daitezke ere bakarti eta territorialak. Ugaztun gehienek poliginia praktikatzen dute, baina badira ere monogamo eta poliandrikoak.