telefono adimentsu

RCS, berehalako mezularitzaren estandar berria

Elhuyar aldizkaria

2018/03/01 Hasierako mugikorretan, SMS-zerbitzua erabiltzen zen testuzko mezuak bidaltzeko; zerbitzu estandarra da, eta konpainia ezberdinen artean …

telefono adimentsu

  • Telefono adimenduna (ingelesez: smartphone) poltsiko ordenagailu mota bat da, telefono mugikorraren eta tableten elementuak konbinatzen dituena. Telefono arruntek baino gaitasun handiagoa dute datuak gordetzeko, eta ordenagailu baten antzeko jarduerak egiten dituzte eta ohiko telefonoek baino konektagarritasun handiagoa dute. Oro har, ukimen-pantaila eta posta elektronikorako oinarritzat erabiltzen dituzten telefonoei telefono adimendun esaten zaie. Telefono mota hau 2007tik aurrera nagusitu da. 2008 eta 2010 urte inguruan hasi ziren hauentzako ukimen pantailak fabrikatzen. Telefono adimendun gehienetan bezeroek programa gehigarriak (aplikazio izenekoak) deskargatu eta instalatu ditzakete. Horretarako, sistema eragile nagusiek aplikazio-dendak sortu dituzte, hala nola Androiden Google Play, iOSen App Store edo Windows Phoneren Windows Phone Store. Telefono horien ezaugarri nagusiak hauek dira: multiataza funtzioa, WiFi edota 2G, 3G, 4G nahiz 5G sareen bidezko internet konexioa, multimedia funtzioa, argazki kamera, eta mp3 nahiz bideo fitxategiak erreproduzitzeko, agenda programak, kontaktuak kudeatzea, azelerometroak, GPSa eta nabigazio programak, eta hainbat dokumentu irakurri ahal izatea (hala nola, PDF eta Microsoft Office).