kaltzio
Zementuaren ingurumen-inpaktua aztergai
2020/09/24 Zementua eta hormigoia dira gizakiok munduan gehientsuen erabiltzen ditugun material artifizialak. Hala, horiek sortzeak zer …kaltzio

- Kaltzioa elementu kimiko bat da, Ca ikurra eta 20 zenbaki atomikoa dituena. Haren masa atomikoa 40.078 da. Kaltzioa metal lurralkalino gris biguna da, beraz, metal erreaktiboa da eta airearekin kontaktuan jartzean oxidoak eratzen ditu: Erreakzioa: 2 Ca(s) + O2(g) ? 2 CaO (s) Bere propietate fisiko eta kimikoak bere homologo astunen antza dute, estrontzioarenak eta barioarenak alegia. Kaltzio purua isolatua izan zen 1808an, Humphry Davy-ren eskutik elektrolisiaren bidez bere oxidotik abiatuta, eta horrela, elementuari izena eman zitzaion. Alde batetik, kaltzio konposatuak oso erabiliak dira industria mailan: kaltzioaren suplementuak eratzeko janari eta farmakoetan, paper industrietan lixiba gisa, zementu eta isolatzaile elektrikoen osagai bezala edota xaboien fabrikazioan. Bestalde, metal hau egoera puruan ez da kasu askotan aplikatzen bere erreaktibitate handia dela eta. Baina kantitate txikietan sarritan erabiltzen da burdingintzan aleazioak egiteko, eta batzuetan kaltzio-gidatzaile aleazio gisa automotore baterietan. Lurreko lurrazalaren bosgarren elementurik arruntena da. Ezinbestekoa da izaki bizidunentzako, batez ere zelularen fisiologian, eta katioi metaliko arruntena da animalia askotan.