Jean-Baptiste Lamarck
Alferrik saiatzen gara natura giltzapetzen. CAF-Elhuyar 2021 (dibulgazio orokorraren saria)
2021/04/27 Eskolako laborategia bitxikerien kabinete bat da. Ikasleak, grinatsu, irakaslearen atzetik sigi-saga dabiltza, korridore batetik bestera, …Jean-Baptiste Lamarck

- Jean-Baptiste-Pierre-Antoine de Monet, Lamarck-eko zalduna (Bazentin, Pikardia, 1744ko abuztuaren 1a – Paris, 1829ko abenduaren 18a) naturalista frantsesa izan zen, Historia Naturalaren sistematizazioaren garaiko zientzialari handienetakoa, Linneo, Buffon-eko kondea eta Cuvier-en ingurukoa. Lamarckek eboluzio biologikoaren lehenengotako teoria bat formulatu zuen, Lamarckismoa deitu zitzaiona, eta bera izan zen aldi berean bizidunen zientziari biologia izena ezarri ziona. 1761ean aita hil zitzaion eta frantziar armadan sartu zen Saint-Martingo zalduna izenarekin. Ondoren medikuntza ikasketak egin zituen eta botanikaz zaletu zen. Bere lehenengo liburua Frantziar florari buruzkoa (1778) izan zen eta bertan sailkapen dikotomikoa erabiliz lehenengo aportazio zientifikoa egin zuen. Liburu honekin Buffon-eko kondearen konfiantza eskuratu eta Frantziako Zientzietako Akademiarako ateak zabaldu zitzaizkion. Eboluzioari buruzko lehenengo ideiak 1801ean argitaratu zituen, Animalia ornogabeen sistema liburuan, 1802an Hidrogeologia izeneko liburuan izaki bizidunen inguruko ezagutza guztiak jaso zituen eta hurrengo urteetan Paris inguruko fosilei buruzko hainbat obra kaleratu zituen. Laster iritsiko zen bere libururik ezagunena, Philosophiae Zoologique (1809), bere teoria eboluzionista azaltzen zuena. Frantziako iraultzaren ondoren boterea eskuratu zutenek ordea ez zituzten ongi hartu bere esanak eta bizitzako azken hamar urteak pobre eta itsu pasa zituen. Hala ere azken liburu bat idatzi zuen, Histoire Naturelle des animaux sans vertèbres. 1829an hil zen bere Parisko etxean eta hilobi komun batean lurperatu zuten.
- Generoa: gizonezko
- Jaioterria: Bazentin
- Jaiotze data: 1744-08-01
- Herritartasuneko herrialdea: Frantzia
- Bizilekua: Frantzia,
- Jarduera: entziklopedista, kimikari, akademikoa, botanikari, biologo, naturalista, zoologo, meteorologo, malacologist, unibertsitateko irakasle, paleontologo,