immunitate-sistema

Giza immunitate-zelulen atlasa sortu dute

Elhuyar aldizkaria

2022/05/18 Giza genomaren sekuentziazioak balio handiko informazioa eman die zientzialariei, baina ez nahikoa. Giza gorputzeko 30 …

immunitate-sistema

  • Immunitate-sistema organismo batek infekzioaren aurrean defendatzeko duen mekanismoen multzoa da . Mekanismo horien bitartez, organismoak mikrobio patogenoei aurre egiten die, eta bere barnean garatzen diren zelula gaiztoak (tartean direla tumoralak) suntsitzen ditu. Halaber, immunitate-sistemak zelula arrotzen sarrera galarazten du.Bizidunekin batera immunitate-sistemak ere eboluzionatu egin du. Bizidun sinpleenek (bakterioek, adibidez) entzima bereziak dituzte birusen erasoak neutralizatzeko. Bizidun ornogabeek, molekula bereziak ez ezik, fagozitoak ere badituzte partikula arrotzak suntsitzeko. Dena den, zalantzarik gabe immunitate-sistema sofistikatuenak ornodun garatuenek dituzte: proteinez gain, zelula, ehun eta organo espezializatuak dauzkate, elkarlanean aritzen direnak, funtzio defentsibo konplexuak burutu ahal izateko.