Gaindegia
Trantsizio energetikoan trabatuta
2019/12/01 Euskal Herrian, erregai fosilen menpeko ereduari estu lotuta jarraitzen dugu, eta berriztagarrietan, Europako beste herrialde …Gaindegia
- Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da. 2004. urtean sortua da, eta eragile ekonomiko eta sozialez dago osatua. Gaindegiaren helburu nagusia nazio ikuspegiz Euskal Herriaren errealitate sozioekonomikoa ikertu eta ezagumendu hori gizartearen esku jartzea da Euskal Herri osoan zenbat langabetu dagoen, zer Barne Produktu Gordin duen, per capita errenta, sektore ekonomikoak nola kokatzen diren, berrikuntza maila… Herri bati bete-betean eragiten dioten halako adierazleak muga administratiboez gaindi jorratzen zituen erakunderik ez zegoen lehenago, eta hutsune hori betetzeko sortu zen Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia. Ezagutza bildu, sortu eta zabaltzeko.Horretarako, batetik, sektorekako nahiz lurraldekako errealitate sozioekonomikoaren jarraipena egiten du elkarteak, eta, bestetik, sortzen duen ezagumendu hori aditu, ikerlari, profesional, kazetari eta gizarte osoaren esku jartzen du, hainbat jarduera eta ekimenen bitartez: txostengintza, plataforma digitalak (www.atlasa.net, www.datuak.net, www.euskalgeo.net), telebista saioak (EuskalEgitura), mintegi eta hitzaldiak, gogoetak eta analisiak. Hala, nazio garapenari lagunduko dioten ezagumendu eta jarrerak sustatzen laguntzen du elkarteak. Gaindegiaren egoitza nagusia Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean dago. Euskal herriko biztanleria asko handitu da, 2000.urtean, 2.906.453 zeuden eta 2017an berriz 3.142.982.