esapide
Izena denean gaitza
2017/06/12 Izena duena, bada”. Rafael Yuste neurobiologo ospetsua Estatu Batuetan bizi da eta jatorriz ez da …esapide
- Esapidea, gramatikan, berezko zentzudun unitate lexiko gisa funtzionatzen duen bi edo hitz gehiagoko talde egonkorra da, euren osagaien zentzuen bateratzetik ez datorrena. Hainbat mota dago, euren funtzionamendu gramatikalaren arabera: Izenondo lokuzioa. Izenondo bezala funtzionatzen duena: Tenplu bat bezalako egia. Adberbio lokuzioa. Adberbio bezala funtzionatzen duena: Bat-batean agertu zen. Juntagailu lokuzioa. Juntagailu bezala funtzionatzen duena: ...eginda ere... Lokuzio determinatiboa. Izenondo determinatibo bezala funtzionatzen duena: zigarrotxoren bat edo beste. Interjekzio lokuzioa. Interjekzio baten baliokide dena: Jainko maitea! Lokuzio nominala. Izen (gramatika)aren baliokide dena eta hala funtzionatzen duena: Idi begia (leiho borobila). Preposizio lokuzioa. Preposizio bezala funtzionatzen duena: ...ren ondoan. Izenorde lokuzioa. Izenorde baten baliokide dena eta hala funtzionatzen duena: bat edo beste... Aditz lokuzioa. Aditz baten baliokide dena eta hala funtzionatzen duena: kasu egin, parte hartu...