ernalketa
Espermatozoide matxoaren mitoa
2018/10/01 Sexu bidezko ugalketan, une gorenetako bat da ernalketa, hau da, obulua eta espermatozoidea batzen direnekoa. …ernalketa
- Ernalketa zelula sexual ar eta emeak, ugaztunengan espermatozoidea eta obulua hurrenez hurren, zelula bakarra osatzeko elkartzen diren prozesua da; zelula hau, gero, zatikatu egiten da eta prozesu horretan beste indibiduo bat sortzen da. Izaki honek, sortzaile bakoitzetik erdibana hartzen ditu kromosomak eta hauetatik heredatzen ditu gero agertuko zaizkion ezaugarri biologikoak. Ernalketa landare fanerogamoen kasuan ere gertatzen da, non polen ale bakoitzeko bi gametoak beste lore bateko edo lore bereko karpeloan sartzen diren.