Ekialde Hurbila
Afrikatik kanpoko gizaki modernoen arrasto zaharragoak aurkitu dituzte
2018/01/25 Ekialde Hurbilean aurkitutako giza aztarna berri batzuek agerian jarri dute gizaki modernoak uste zena baino …Ekialde Hurbila

- Ekialde Hurbila —batzuetan Ekialde Ertaina deitua, ingelesezko Middle East izenaren eraginez— Egiptotik Iraneraino eta Turkiatik Yemeneraino dauden lurrak barne hartzen dituen eskualdea da. Izena ikuspegi eurozentrikoaren isla da, Mendebaldeko Europatik ekialdera hurbilen dagoen lurraldea delako. Oro har, Ekialde Hurbila herrialde hauek osatzen dutela jotzen da: Arabiar Emirerri Batuak Bahrain Egipto Irak Iran Israel Jordania Kuwait Libano Oman Palestina Qatar Saudi Arabia Siria Turkia Yemen ZipreHorrenbestez, Afrikako, Asiako eta Europako lurrak ditu Ekialde Hurbilak. Zenbaitek Afganistan ere sartzen dute bertan.