dentsitate
Liztor beltzaren inbasioaren modelizazioa
2021/03/01 Gaur egun, gure ekosistemen biodibertsitatearen mehatxu nagusietako bat dira espezie inbaditzaileak. Haien adibide da Vespa …dentsitate
- Fisikan eta Kimikan, dentsitatea deritzo bolumen jakin batean dagoen masaren kantitateari dagokion magnitudeari. Zehatzago izendaturik, "masa-dentsitatea" edo "dentsitate masikoa" terminoak ere erabiltzen dira preseski, zein magnituderen dentsitatea den adierazteko; izan ere, masa magnitudearekin erabiltzeaz gain, "dentsitate" izena elkartutik agertzen da hainbat magnitude fisikorekin, hala nola "energia-dentsitatea", "korronte-dentsitatea"... terminoetan. Dena den, artikulu hau masa-dentsitateari buruzkoa da, eta hemendik aurrera dentsitate hitz hutsaz aipatuko da, bestelako magnituderen izenik erantsi gabe. Dentsitate hitza latinezko dens?tas, -?tis hitzetik dator, eta greziar alfabetoko ? {\displaystyle \rho } letrarekin sinbolizatzen da ("rho" deitzen da). Magnitude eratorria da, M L ? 3 {\displaystyle {\text{M L}}^{-3}} dimentsioa duena, eta nazioarteko SI sisteman dagokion unitatea kg m ? 3 {\displaystyle {\text{kg m}}^{-3}} edo kg/m 3 {\displaystyle {\text{kg/m}}{^{3}}} da. Ur puruaren dentsitatea ? ura = 1000 kg m ? 3 {\displaystyle \rho _{\text{ura}}=1000{\text{ kg m}}{^{-3}}} da 4 ? C {\displaystyle {\text{4 }}^{\circ }{\text{C}}} -ko tenperaturan.