Arroka
Alferrik saiatzen gara natura giltzapetzen. CAF-Elhuyar 2021 (dibulgazio orokorraren saria)
2021/04/27 Eskolako laborategia bitxikerien kabinete bat da. Ikasleak, grinatsu, irakaslearen atzetik sigi-saga dabiltza, korridore batetik bestera, …“Txiripa hutsez gaude gizakiok Lurrean, ez gaitezen engaina”
2019/09/01 Kobazuloz kobazulo dabil Arantza Aranburu Artano geologoa azken 25 urteotan; soka batetik zintzilik, gure mendietako …Ilargian jaso dute Lurreko arrokarik zaharrena izan daitekeena
2019/01/31 Apollo 14ko astronautek 1971n Ilargian hartutako laginen artean, jatorriz Lurrekoa den arroka bat aurkitu dute. …Arroka

- Geologian, arroka lurrazala eratzen duen edozein material da, bere ezaugarriak edo egoera fisikoa kontuan izan gabe; hertsiki, osaera kimiko ez-homogeneoa duen eta mineral batez edo gehiagoz osatutako agregatua da. Buztinak edo hareak eta sumendietako errauts bolkanikoak ere, lurrazalaren parte diren aldetik, arrokak dira. Hizketa arruntean harri, haitz edo harkoskor erabili daitezke sinonimo gisa. Arrokak, oro har, hainbat mineralez osaturik daude, baina badira mineral bakarra dutenak ere. Gehienak egoera solidoan daude, baina badira likido edo gasak diren arrokak, petrolio-hobietan, adibidez. Arrokak agente geologikoen menpe daude, eta, horien eraginez, milioika urte dirauen etengabeko prozesu ziklikoa sortzen da: arroken zikloa edo ziklo petrogenetikoa. Arroken etengabeko eraldatze eta birziklatze horren arrazoia edo eragilea plaka tektonikoen mugimenduaren eta gainazaleko prozesuen (meteorizazioa eta higadura) arteko konbinazioa da. Arrokek sortu zireneko prozesuen eta/edo baldintzen ezaugarriak gordetzen dituzte. Horri esker, arroka-motak bereizten ditugu, eta Lurraren historia eta bilakaera ezagut ditzakegu. Aztarna hori, besteak beste, arrokaren ehunduran ikus daiteke. Arrokak Lurreko mantuaren eta lurrazalaren osagai naturalak dira, eta baliokide diren antzeko beste planetetan ere bai.