anemia

Medikuntzako Nobel saria, zelulak oxigeno-erabilgarritasunari nola egokitzen diren argitu dutenentzat

Elhuyar aldizkaria

2019/10/07 William G. Kaelin, Sir Peter J. Ratcliffe eta Gregg L. Semenzak jasoko dute Fisiologia edo …

anemia

  • Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Anemia (antzinako grezieraz: ???????, anaimia, "odol gabezia"; ??- an-, "gabe" eta ???? haima, "odol" hitzetatik) odolaren egoera berezia da, hematien edota hemoglobinaren urritasuna ezaugarri duena. Bera bakarrik azal daiteke, edo beste prozesu zabalago baten agerpena izan. Anemia dagoenean odolak oxigenoa garraiatzeko duen gaitasuna murrizturik dago eta, ondorioz, gorputzeko ehunek eta organoek ohi baino oxigeno gutxiago jasotzen dute. Izan ere, hematietan dagoen hemoglobina molekula da oxigeno garraiatzaile nagusia. Anemiaren ondorioetako bat ehunen hipoxia da. Mota desberdin asko daude, eta horietako bakoitza kausa desberdinak eragina da. Hainbat ikuspegitatik sailka daitezke, dela kausa sortzailearen arabera, edota ondorioz ateratzen den odolaren morfologiaren arabera, baina ez mota batekoak (anemia aplasikoa, anemia hemolitikoa, anemia ferropenikoa, etab.) eta ez bestekoak (anemia makrozitikoa, anemia mikrozitikoa, anemia normozitikoa, etab.) berez ez dira gaixotasuna, beste gaitz edo arrazoi baten islada baizik.