Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Laser

2018/10/05 Elhuyar

Aurtengo Nobel sarien berri eman dugu aste honetan. Fisikako Nobel saria laserraren fisikan ekarpen iraultzaileak egin zituztenen ikertzaileentzat izan da. Maiz hitz egin izan dugu laserraz, baina, ba al dakizu zer den?

Elhuyarren Zientzian eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoko definizioaren arabera, «Igorpen estimulatuaren erradiazio bidezko argiaren anplifikazioa. Ingelesezko Light Amplification by Stimulated Emission of Radiation delakoaren akronimoa da». 
Laserrak, beste argi igorpenen ondoan, oso espazio txikian potentzia handiak kontzentratzeko aukera ematen du. Espazioan kontzentratzeko gaitasuna ez ezik, denboran kontzentratzekoa ere oso interesgarria da, aldiuneko oso intentsitate handiak lortzeko. 
Lehenengo laserretik orain arte, espektro elektromagnetiko guztia osatu da, infragorri urrunetik X izpietaraino, oso interesgarria baita, bai ikerketa aldetik, bai aplikazio aldetik. Laserraren igorpen-espektroa bere material aktiboaren eta ispiluen araberakoa da. Alde horretatik, material aktibo oso ezberdinak erabiltzen dira: gasak, likidoak, solidoak…
Beste garapen-bide bat ahal den potentzia handiena lortzea izan da; laser jarraituen artean, potentzia altuena karbono dioxidoko laserretan lortzen da, eta 100 kW inguruko potentzia-sortak lortzen dira.
Laserren ezaugarri bereziek aplikazio berri anitz ekarri dute, eta arlo askotan aprobetxatzen dira. Egun, halako laserrak asko erabiltzen dira; adibidez, ikusmena hobetzeko laser-bidezko ebakuntzak egiteko, hainbat material mozteko edo zulatzeko, eta beste hamaika aplikaziotarako.
 

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia