Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Ingeniaritza genetiko

2018/11/29 Elhuyar

Estabaida bizia sortu du gizakietan ingeniaritza genetikoa erabili omen izanak. Txinatik etorri da albistea; haren arabera, bi haur genetikoki eraldatu dituzte, hiesari immune izateko. Zer da, baina, ingeniaritza genetikoa?

ZTH zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoan horrela definitzen da: "Gene bakar bat edo gene-talde bat kanporatuz, txertatuz edo eraldatuz, zelulen eta bizidunen osaera genetikoa aldatzea ahalbidetzen duen tekniken multzoa". Horri buruzko artikulua ere eskura dago ZTHn.
 
Txinako esperimentuan, CRISPR teknika erabili dute eraldaketa genetikoa egiteko. Teknikaren gaineko artikulua argitaratu zuen Elhuyar aldizkariak, eta Teknopolis saioan ere azaldu zuten zertan oinarritzen den.
 
Horrez gain, Koldo Garcia Etxebarria genetikariaren analisia irakur dezakezu: Geneak nahieran aldatzea: non daude marra gorriak?

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia