Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Ediacara

2018/09/21 Elhuyar

Duela gutxi topatutako fosil bat, Dickinsonia deituriko fosil obalatua, animalia zaharrenetako batena dela baieztatu dute; Ediacara periodoan kokatzen dituzte animalia horiek. Baina, zer da Ediacara periodoa?

Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoaren arabera, hau da Ediacara: «Neoproterozoikoko azken periodoa, Kanbriarraren aurrekoa. 58 milioi urte iraun zuen, gutxi gorabehera. Garai horretako animalien fosil gutxi dago, gehienek ez baitzuten oskol gogorrik.»

Ediacara periodoa 2004. urtean sartu zuten taula kronoestratigrafikoan, 15 urteko eztabaidaren ondoren. Periodo hori duela 600 milioi urte inguru hasi zen, eta duela 542 milioi urte inguru amaitu. Tarte horretan hasi omen zen ugaritzen bizitza multizelularra, glaziazio global baten ostean. Klima-aldaketak bultzatu omen zuen bizitza konplexuaren garapena. Garai horretan garatutako faunari Ediacara fauna deritzo; izan ere, fauna horren fosilak Australiako Ediacara mendietan aurkitu zituzten aurrenekoz, eta, batez ere, marmoka, koral bigun, zizare eta bestelako animalia batzuen fosilak dira.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia