Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Basamortu

2018/09/28 Elhuyar

Aste honetan hasiko da Teknopolisen denboraldi berria eta lehen saio horretan Errege Bardeako basamortua izango da gai nagusia. Basamortu hitza entzun eta haren etimologia zein izan daitekeen galdetu diogu geure buruari. Ba al dakizu nondik datorren?

Izango da segur aski, hitzaren osaera basa eta mortu hitzen elkarketa dela ikusirik, bigarren osagaia latinezko mortuusetik datorrela pentsatzen duenik. Iturrietara joz gero, jatorria bestelakoa dela ikusiko dugu. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera:

basamortu (V, G, AN-gip; Lar, Mg PAbVoc, Añ, Dv, Zam Voc), basomortu (H), basamorto, basamaurtu. Ref.: A (basamortu); Etxba Eib; Gte Erd 159.

 Lugar desierto, deshabitado; yermo, paraje desierto y sin vegetación. "Páramo" Lar. "Soledad espantosa" Mg PAbVoc. "Desierto", "páramo", "yermo" Añ. "Désert" Dv. "Desierto" A DBols. v. basabazter, basaleku, eremu, desertu, mortu. 

(…)

basabortu (S). Monte. "Basabortü (S), -mortü (S archaïq.), haute solitude" Lh. Munduaren lau partetan, hetan asko lekhutan / Halako suak ageri dire basa mortutan. EZ Man I 92.

Etimologiaren arloan hainbatetan gertatzen den bezala, ezin dugu hitzaren jatorri argi bat zehaztu, baina badirudi lehen hipotesi hori ez dela baieztatzen, eta bigarren osagaia bortu hitzaren aldaera izan daitekeela. Materiales para un Diccionario Etimológico de la Lengua Vasca (M. Agud, A. Tovar) lanean egiaztatu ahal izan dugu hori.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia