Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Artizar

2018/06/22 Elhuyar

Artizarrari buruz arituko gara aste honetan. Inguruko erdaretan Venus esaten dioten planeta horri zergatik deitzen diogu euskaraz Artizarra?

Kasu honetan, euskarazko lexiko arruntean erabiltzen den terminoa nagusitu da espezialitate-hizkeran, hau da, astronomia-arloan. Gainera, planeta denez, letra larriz idaztekoa da, sateliteen, izarren, konstelazioen, galaxien eta, oro har, astro guztien kasuan bezala (Letra larriak erabiltzeko irizpideak, EIMA).

Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegira jo dugu hitzaren jatorriaren argi bila, eta argizar (edo argi-izar) hitzean bide du sorburua Artizarek. Argiarekin zerikusia izatea ez da kasualitatea; izan ere, hizpide dugun planetak argitasun nabarmena du egunsentian eta ilunabarrean. Beste hizkuntza batzuetan ere badira horren pareko hitzak; adibidez, gaztelaniazko lucero del alba eta frantsesezko étoile du matin zein étoile du soir.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia